[…]"> 2018ko onena – Araba 4.0

Berriak

Gauzen Internetaren (IoT) enpresa-arloko posibilitate eta aukerak
abendua 18, 2018
Bere hirugarren ediziorako hautatutako proiektuak iragarri ditu Bind 4.0 programak
urtarrila 8, 2019

2018ko onena

2018. urtean sortu da plataforma digital hau, Ágora Forotik ateratako Araba 4.0 lantaldeak bultzatuta. Denbora honetan, Araba 4.0 Jardunaldia izan da mugarririk aipagarriena, zenbait digitalizazio-proiektu eredugarri ezarri dituzten Arabako eta Arabatik kanpoko enpresen esperientziak partekatzeko baliagarria izan den gunea. “Zure negozioaren jarraitutasuna industria-jokaleku berrian” izan du izenburu.

Prestakuntza da 4.0 Industriaren espektroak lurraldean duen apusturik sendoenetako bat. Horrela, Industria 4.0 prestakuntza-programa abiarazi da, EHUko Ingeniaritza Eskolak eta CIFP Medizabala LHII zentroak emandakoa. Baina, zalantzarik gabe, urteko sentsazio handienetako bat Industria Digitaleko Gradua izan da, Deustuko Unibertsitateak eta Egibidek emandakoa. Ikasketa aitzindariak izateaz gain, bere Fabrika Digital adimenduna aurkeztu du Egibiden eta ABB Sari bat jaso du.

Zer ekarriko digu Arabako 4.0 Industriak 2018an? Egon adi zuen pantailei!