Berriak

Arrakasta-kasuak: Gesmatik, vending adimenduna
otsaila 6, 2019
Berrikuntza sustatzeko Álava Innova laguntzen deialdia ireki da
otsaila 27, 2019

2019ko hasieran 4.0 teknologiei buruz emango diren prestakuntza-ikastaroen eskaintza aurkeztu da

Arabako (eta munduko gainerako herrialdeetako) industriaren etorkizunak eskatuko du eguneratzea eta 4.0 Industriaren aurrerapen teknologikoak txertatzea, baina horretarako ez da nahikoa fabrikak eta produkzio-sistemak modernizatzea, horrez gain beharrezkoa baita langileek aurrerapen horiei buruzko prestakuntza jasotzea eta aurrerapen horiei etekin guztia ateratzen ikastea ere.

Zorionez, Araban etengabe ari da handitzen teknologia berri horiekin lotutako prestakuntza-eskaintza. Bai gradu eta master kopuruari dagokionez, esate baterako, Industria Digitaleko gradu duala Egibideren eta Deusturen kasuan, bai ikastaro kopuruari dagokionez; horren adibide dira Egibidek, Vitoria-Gasteizko Udalak edo Mendizabala Institutuak duela gutxi aurkeztu dituztenak.

Egibideren 4.0 ikastaroak

Egibideko Jesus Obrero, Arriaga eta Nieves Cano zentroek 4.0 industriarekin lotutako 10 ikastaro eskaintzen dituzte otsailaren 25etik maiatzaren 6ra bitarte:

Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegiaren (CETIC) 4.0 ikastaroak

Bestalde, Vitoria-Gasteizko Udalak, CETICen bitartez, 4.0 teknologiei buruzko 6 ikastaro eskaini ditu. Ikastaro horietan ikasleek honako hauek ikasi ahal izango dituzte:

Mendizabala Institutuaren 4.0 ikastaroak

Azkenik –baina azkena izanagatik ez du garrantzi txikiagoa–, Mendizabala Institutuak 3 ikastaro eskaintzen ditu. Ikastaro horietan industria berriaren oinarri batzuk ikas daitezke, esate baterako:

4.0 Industriaren inguruko prestakuntza-eskaintza guztien berri izan nahi baduzu, jarraitu 4.0 Araba Twitterren edo eman izena gure newsletterrean.