Industria 4.0-ren erronkak COVID-19 aurrean
Eguna eta ordua
Lekua
Merkatu- eta marketin-jardueraren digitalizazioa
“Zalantza” hitza da beharbada krisialdi hau hobekien definitzen duena, ez dakigu zenbat iraungo duen zehazki, zein diren krisialdia gainditzeko neurri onenak edo nolakoa izango den egiaz “normaltasun berria” deitzen dioten hori.
Prozesu honetan, rol protagonista hartu du eraldaketa digitalak, gertakari disruptiboak direla-eta enpresak duen erantzun-gaitasuna sendotzea ahalbidetzen baitu, jarduera eta interes-taldeekin izan beharreko komunikazio-fluxua atxikiko direla bermatuz.
Jardunaldi honetan egiazko eta hurbileko kasuak ezagutuko ditugu; izan ere, kasu horietan, Industria 4.0ko teknologia gaitzaileak sartzearen ondorioz, enpresek merkatu- eta marketin-jardueraren digitalizazioaren erronkari aurre egitea lortu dute COVID-19ari erantzunez.
Ikuspuntu praktiko batetik begiratuta ikusiko dugu 4.0 digitalizazioa Arabako ETEen eskueran dagoela.
Bideoak
Antolatzailea

Laguntzailea
