[…]"> Irekita dago 2021ko “Araban Ekinean” eta “Araba Innova – Digitaliza” laguntza-programerako epea - Araba 4.0

Berriak

Industria 4.0ren 5 joera 2021era begira
20 urtarrila, 2021
Egibidek 2021erako bere 4.0 ikastaroen eskaintza aurkeztu du
9 otsaila, 2021

Irekita dago 2021ko “Araban Ekinean” eta “Araba Innova – Digitaliza” laguntza-programerako epea

Ayudas COVID-19 Álava Araba

Arabako Foru Aldundiak 2021ko “Araban Ekinean” eta “Araba Innova – Digitaliza”  laguntza-programerako epea ireki du. Programen helburua da Araban enpresa berrien sorrera sustatzea, Lurraldearen modernizaziorako, dibertsifikaziorako eta lehiarako hobekuntzarako laguntzen duten erakundeei dirulaguntzak emanez.

Araba Ekinean 2021

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2021eko martxoaren 1ko 14:00ak arte egongo da irekita.

Enpresa berriak sortzeko proiektu berritzaileei edo gehienez ere bi urteko antzinatasuna duten enpresei zuzenduta dago, eta % 70era arteko dirulaguntza lortu dezakete honelako gastuetan: 

  • Merkatu ikerketek eta proiektuaren bideragarritasun analisiek. Haien barruan sartu ahal izango dira merkatu prospekzioei lotutako ikerketak eta azoketara joatea, eta dokumentazioa eta argitalpenak lortzea.
  • Proiektuari lotutako berariazko txostenek, ikerketek eta aholkularitza teknikoek.
  • Prototipoak diseinatu eta eraikitzeko gastuak, eraikuntzarako materialak barne, 10.000,00 euroko limite.
  • Patenteen, homologazioen, utilitate modeloen eta marka komertzialen eskabiderako, emakidarako eta
    erregistrorako hasierako gastuek, 10.000,00 euroko limite maximoarekin.
  • Berariazko ikastaro teknikoak egiteak, guztira 350 ordu baino gutxiago irauten dutenak eta zuzeneko lotura
    dutenak jarduerarekin, betiere prestakuntza arautuan eskaintzen ez badira, 3.000,00 euroko gehieneko
    mugaraino.
  • Dirulaguntza jaso dezakeen proiektuari lotutako komunikazio gastuek, 20.000,00 euroko limite maximoarekin.
    Haien artean publizitate kanpainak, azoketara erakusle bezala joatea, web orrien diseinua, sare sozialen
    diseinua, katalogoen, kartelen, bisita txartelen eta abarren diseinua eta edizioa (inprimaketa kanpo).
  • Bidaiak azoketara bertaratzeko, soilik onartuko dira garraio publikoaren gastuak eta asistente edo erakusketari
    sarrerak, bat sustatzaile bakoitzeko.
  • Oro har softwarea eta hardwarea, bai eta berariazko garapen edo aplikazio informatikoak erosteak. Tabletak
    izanez gero, ezin izango da bazkide sustatzaile bakoitzeko unitate bateko muga gainditu.
  • Beste inbertsio, ibilgetu batzuek, lurrak, eraikinak eta ibilgailuak izan ezik. Ibilgetu materiala leasing bidez
    eskuratzen bada, interes, gastu eta BEZ gabeko kuotetarako emango da dirulaguntza.

Gastu diruz lagungarriko zenbateko minimoa, 100,00 euro. Diru-laguntzako zenbateko minimoa, 1.500,00 euro.

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2021eko martxoaren 1ko 14:00ak arte irekita egongo da. Izapideak elektronikoki egin daitezke Arabako Foru Aldundiaren webgunean, edo bestela modu presentzialean Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza, 5; 01001 Vitoria-Gasteiz).

Interesatuta daudenek “Araban ekinean 2021” programari buruzko informazio guztia aurkitu dezakete laburpen-fitxan edo Arabako Foru Aldundiaren webgunean

Araba Innova – Digitaliza

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2021eko martxoaren 31reko 14:00ak arte egongo da irekita.

Laguntza honako erakundeentzat zuzenduta dago:

  • Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresek, beren osaera juridikoa edozein
    dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenek. Enpresa sortu edo jarduera
    hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da..
  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, baldin eta laguntza xede den jarduerari dagokion
    JEZean alta eman zutenetik gutxienez urtebete igaro bada.
  • Arabako Lurralde Historikoan jarduera zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak, haiek denak gutxienez bi urteko antzinatasuna izanik.

Eta %50era arteko dirulaguntza lortu dezakete honelako gastuetan:

  • Erakunde eskatzaileak aipatutako berrikuntza jardueraren bat kontratatzean sortutako kanpo gastuak diruz lagundu ahalko dira.
  • Diru-laguntza jaso dezakete deialdi honetara aurkeztutako berrikuntza jardueraren baten diseinu, garapen, gauzapen, jarraipen eta/edo ebaluazioari lotutako langile berriak (ikerlariak eta/edo teknikariak eta/edo sortzaileak) kontratatzeko barneko gastuek.
  • 100 edo pertsona gutxiago lan egiten duten empresetan, Ibilgetuan egindako inbertsioak dirulaguntza edukiko dute, Kontabilitate Plan Orokorran 206 Aplikazio informatikoa eta 213 Makinaria mailan egonezgero.)

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2021eko martxoaren 31reko 14:00ak arte irekita egongo da. Izapideak elektronikoki egin daitezke Arabako Foru Aldundiaren webgunean, edo bestela modu presentzialean Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza, 5; 01001 Vitoria-Gasteiz).

Interesatuta daudenek “Araba Innova – Digitaliza” programari buruzko informazio guztia aurkitu dezakete laburpen-fitxan edo Arabako Foru Aldundiaren webgunean.