2021ko Jaurnaldiak

2021ean, hiru webinar egin ditugu, eta irtenbide teknologiko ugari ezagutu ditugu modu praktikoan. Hori guztia Arabako hornitzaileei esker, beren esperientziatik eta beren bezeroetatik azaldu baitigute nola ezarri eta erabili diren zibersegurtasuna, Big Data edo adimen artifiziala bezalako teknologiak. Hori guztia segurtasuna hobetzeko; aktiboen kudeaketa automatizatua eta informazioaren kontrola ahalbidetzeko; edo datua erabakiak hartzeko prozesuan sartzeko.

Erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatzen

Enpresek erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatzeko orduan izandako kasu arrakastatsu batzuk erakutsi dizkigute Arabako Oreka IT, Bigda Solutions eta Optimitive enpresek.
Datua da, hura atzematearekin eta aztertzearekin batera, eraldaketa digitalaren motorra. Horregatik, joan den ostegunean, irailaren 23an, Araba 4.0-k webinar bat antolatu zuen, erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatu duten enpresen kasu arrakastatsuak ezagutzeko. Helburua zen modu erraz eta praktikoan ezagutzea enpresa batzuek nola gauzatu duten teknologia- eta analisi-ezarpenaren prozesua, datua eta tresnak atzematetik hasi eta azken emaitzaraino: kudeaketan edo enpresaren hainbat arlotan erabakiak hartzen lagunduko duten emaitzak edo egoerak aurreikustea.

Zibersegurtasunaren garrantzia industrian

Basque Cyber Security Centre zentroaren eta Arabako enpresa batzuen eskutik (hala nola Custar, Guzcor edo Osane Consulting), zibersegurtasunak industrian duen garrantzia eta lehiakortasuna nola sustatu daitekeen ikasi dugu.
Zibersegurtasuna funtsezkoa da erakunde guztientzat, baina bereziki industria-esparruan. Hori ikasi ahal izan genuen Araba Ekinean ekimenak urriaren 21ean antolatutako webinar mintegian. Arabako Foru Aldundiaren babesa, eta Arabako Ganberaren eta Basque Cyber Security Centre zentroaren lankidetza izan zuen ekitaldiak. IT esparruko mehatxu nagusien gaineko ikuspegi bat ematea zegoen helburuen artean; erremintak ezagutzea IT sarearen eta OT sarearen segmentazio hobea izateko; informazio-iturri espezializatuak ikustea egunean egoteko; eta hornitzaile-bezero ikuspuntutik adibideak ikustea, baita zibereraso-ariketa batekin kontzientziatzea ere.

Aktiboen kudeaketa automatizatuaren eta informazioaren gaineko kontrolaren abantailak

Industriaren digitalizazioak ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko prozesuen informazioa kontrolatzea ahalbideratzen du.
Asteartean, azaroaren 30ean, Araba 4.0 plataformaren beste webinar bat egin zen. Han ikusi ahal izan genuen industriaren digitalizazioak konpainian ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko garatzen diren prozesu produktiboen edo lanen informazioa kontrolatzea eta egoera zehatzak detektatzea ahalbidetu, eta unean unean erabakirik egokienak hartzen laguntzen digula. Horretarako, soluzio teknologiko jakin batzuk erabil ditzakegu; horiei esker, industria baten gune guztiak elkarren artean konektatzea ahalbidetuko duen kudeaketa autonomo eta fidagarria eduki ahal izango dugu, ekoizpen askoz adimentsuago, automatizatuago eta eraginkorragoa lortzeko.

Antolatzailea

Babeslea