2022ko jardunaldiak

Araba 4.0k zenbait topaketa antolatuko ditu Arabako industria-enpresen zibersegurtasuna eta digitalizazioa bultzatzeko.

Industriako Zibererasoei buruzko saio praktikoak

Zibersegurtasuna da ardatz nagusia estrategia teknologikoaren barruan edozein erakunderentzat, baita digitalizazioaren funtsezko elementu bat ere. Industria-enpresak gero eta kontzientziatuago daude beren erakundeetako zibersegurtasuna barne hartzearen premiaz, baina beste pauso bat gehiago eman behar da.
Hori dela-eta, teoriatik praktikara eramango gaituzten jardunaldi batzuk antolatu ditugu, planta bateko zibereraso baten simulazioari esker, hain zuzen ere. Bertaratuek ariketa praktiko bat egingo dute Cyber-Range batean, hau da, egiazko operazio-inguruneak simulatzea ahalbidetzen duen plataforma birtual batean, hala nola industria-sare baten aurkako erasoa, horren ondorioak eta nola erreakzionatu.

4.0 Industria Topaketa Bilateralak

Araba 4.0k topaketa-jardunaldi hau antolatu du Arabako enpresentzat eraldaketa digitalean gure industriak aurre egin beharreko erronken inguruan, eta ez soilik oro har aurre egin beharrekoei dagozkienez, baita partikularki aurre egin beharrekoei dagozkienez ere.
B2Bko plataformaren bidez enpresa bakoitzak 5 bilera bilateral agendatu ahalko ditu 20 minutuan, eta horrekin batera, kontaktu berriak sortu, sinergiak aurkitu, eta beste parte-hartzaile eta bertaratuekin elkartzeak izan.

Organiza

Colabora

Araba 4.0k zenbait topaketa antolatuko ditu Arabako industria-enpresen zibersegurtasuna eta digitalizazioa bultzatzeko.