2023ko jardunaldia

SAIO INTERAKTIBOA: “Erronka berriak Araba 4.0rako”

Alderdi digitala, berdea eta kulturala barnean hartzen dituen eraldaketa digitaleko une batean gaude. Enpresa txiki eta ertainetan inpaktu handia izango duten gizarte-aldaketen, aurrerapen teknologikoen eta erregulazio berrien testuinguru honetan, funtsezkoa da lehiakortasunaren ikuspegi zabalago bat hartzea, finantza-adierazleetatik haratago doana. Araba 4.0, eta bere talde sustatzaileari esker, hasieratik norabide horretara bideratuta egon da, informazioa eta prestakuntza emanez eta hainbat jarduera eginez Arabako industrian teknologia digitalak hobeto ezagutzeko eta ezartzeko. Aurrera egiteko eta etapa berri bati erantzuteko, iritziak kontrastatu eta lan-ildoak zehaztu nahi ditugu, elkarlanean.

Organiza

Colabora