Talde Sustatzailea

2016an Arabako Foru Aldundiak Ágora ekimena jarri zuen abian; gizarte-partaidetzako eta gizarte-berrikuntzako prozesu bat da, Arabako pertsonek eta erakundeek Lurraldea biziberritzeko lagungarriak diren proiektuen identifikazioan lagundu dezaten. Prozesu horretan identifikatutako erronketako bat “Industria 4.0” deitutakoa da. Ágora amaitu ondoren, lan-mahai horretako kideek eremu horretan lankidetzan lan egiten jarraitzea planteatu dute.

Eta horrela, ‘Grupo de Trabajo ARABA 4.0 Talde Lana’ sortu da, eta bere helburua Araban “Industria 4.0” delakoaren eremuan dauden ekimenak koordinatzea eta indartzea eta ekimen berriak abian jartzen laguntzea da. Horren adibide bat araba40.eus webgune hau da, Araban eremu horretan eskura dauden baliabide eta ekimen guztiak agerian jartzeko eta horien berri emateko sortu dena.

2 uztaila, 2019

Aclima

Web orria bisitatu

Aclima, Basque Environment Cluster, Euskadiko ingurumen produktu, zerbitzu eta ekoindustriaren aglutinatzailea eta erreferentea da. Aclimak hondakinen balio kateak ordezkatzen ditu (minimizazioa, berrerabilpena, birmanufakturazioa, balorizazio energetikoa, birziklapena eta kudeaketa), baita kutsatutako lurrak (ikerketa eta berreskurapena), uraren ziklo integrala, airea eta aldaketa klimatikoa, ekosistemak eta fabrikazio efizientea eta ekodiseinua ere.

25 ekaina, 2018

Aernnova Aerospace

Aernnova es una empresa líder en el diseño y fabricación de Estructuras Aeronáuticas como alas, empenajes y fuselajes. Entre sus clientes se encuentran los principales fabricantes de aeronaves del mundo: Airbus, Boeing, Embraer, Bombardier, Sikorsky, Bell Helicopters, entre otros. Con un equipo de más de 4.500 personas, Aernnova está presente en España, Estados Unidos, México, Brasil y Rumanía, y tiene acuerdos de colaboración en India y China.

    13 ekaina, 2018

    Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coop.

    Web orria bisitatu

    Airestudio Geoinformation Technologies hogei urte baino gehiagoko esperientzia daukan zerbitzuen ingeniaritza bat da. Datuak jaso, analizatu eta tratatzeko irtenbide malguak eta eskalagarriak eskaintzen ditu. Kalitate metrikoko eta zehaztasun handiko hiru dimentsioko informazioa sortzen dugu makineria, instalazio produktiboak edo azpiegiturak dokumentatzeko, alderantzizko ingeniaritza egiteko, aktiboak inbentariatzeko, kalitate-prozesuei laguntzeko, mantentze-lanen kontrola errazteko, instalazioak planifikatzeko, elementuak kalibratzeko, proiektu berrien diseinua babesteko, segurtasuna hobetzeko... Horretarako droneak, beso robotikoak, lurreko eskanerrak eta MMC erabiltzen ditugu.

    2 uztaila, 2019

    Amurrio Bidean

    Web orria bisitatu

    Amurrio Bidean, Amurrioko Udaleko Tokiko Garapenerako Elkartea, sozietatearen helburuetako bat da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea. Horretarako diagnostikoak egiten eta jardunaldiak, ikastaroak eta tailerrak antolatzen ditu, enpresei euren prozesuen eta antolamenduen digitalizazioan laguntzeko. Azken urteotan, garrantzia berezia hartu dute “4.0 Industria” arloari lotutako ekintzek.

    27 otsaila, 2018

    Araba Enpresa Digitala

    Web orria bisitatu

    Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk sustatutako ekimen publiko bat da SPRI Enpresa Digitala, gorabideko teknologia digitalak enpresaren alorrean sartzea bultzatzeko. Horretarako urte osoan antolatzen ditu jardunaldi, ikastaro eta mintegiak gorabideko teknologia digitalei buruz, arreta berezia eskainiz eraldaketa digitalaren eta 'Industria 4.0' ekimenaren alorrarekin lotutakoei.

    17 martxoa, 2017

    Arabako Foru Aldundia

    Web orria bisitatu

    Arabako Foru Aldundiak, Garapen Ekonomikoaren Zuzendaritzaren bidez, Arabako industriaren garapena bultzatzeko hainbat ekimen eta jarduketa sustatzen ditu. Horrez gain, Lurraldeko ehun industrialaren lehiakortasunaren hobekuntzari, dibertsifikazioari eta modernizazioari laguntzeko proiektuak babesten ditu.

    17 martxoa, 2017

    Arabako Merkataritza Ganbera

    Web orria bisitatu

    Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberan elkargunea eskaintzen dizuegu informazioa, prestakuntza eta sustapena eskatzen diguzuen enpresei. Horretarako, beharrezko zerbitzuak eskaintzen ditugu garapena eta arrakasta profesionala lortu nahi dituen enpresa gisa dituzun premiei erantzuteko. Ganberan gure aholkularien taldea jartzen dugu zure eskueran, eta horrekin batera zerbitzu, programa eta tresnen aukera zabala, Arabako enpresei akonpainatu eta laguntzeko.

    27 otsaila, 2018

    Arabako Parke Teknologikoa

    Web orria bisitatu

    Berrikuntzari laguntza emateko ekosistema bat da Arabako Parke Teknologikoa, lurraldeko zientziaren eta teknologiaren arloko ezagutzako eta talentuko kontzentrazio handienarekin. Ezagutza zientifiko-teknologikoaren eta enpresa-ezagutzaren arteko elkargunea da, zeinean laguntzazko ildoak diseinatzen diren euskal enpresaren nazioartekotzea sustatzeko, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea osatuz Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeekin batera.

    17 martxoa, 2017

    BIC Araba

    Web orria bisitatu

    BIC Arabak pertsona ekintzaileei eta proiektu berritzaileak edota oinarri teknologikoa duten proiektuak dituzten enpresei ematen dizkie bere zerbitzuak, eta zerbitzu horien artean '4.0 industria' esparruko teknologiekin lotutakoak daude. BIC Aarabak enpresen zentro bat du proiektuak beren hasierako fasean garatzeko. Prestakuntza-tailerrak eta -jardunaldiak antolatzen ditu bere instalazioetan, eta aholkularitza ematen die enpresei beren garapenean, diru-laguntzetarako sarbidean eta barneko ekintzailetzaren arloan.

    27 otsaila, 2018

    Egibide

    Web orria bisitatu

    DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe bat da Egibide, Diocesanas eta Jesús Obrero ikastegiak batu izanaren ondorioz sortutakoa, eta maila ertaineko eta goi-mailako 33 prestakuntza-ziklo eskaintzen dituena 13 lanbide-arlotan. LHko eta Enplegurako Prestakuntzako bere eskaintza zabalean garrantzi oso handia du gure lurraldeko enpresen premietara etengabe egokitzen den industria-esparruko prestakuntza.

    27 otsaila, 2018

    GAIA

    Web orria bisitatu

    Gaia Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien Elkarteak sektore horretako 280 enpresa baino gehiago biltzen ditu. Kolaborazio Berrikuntzan erreferentzia izatea du helburu, globalki lehiakorrak diren soluzioak taxutu eta abiarazteko, Ezagutza eta Teknologia propioan oinarritutakoak (Aholkularitza, Ingeniaritza, Elektronika, Telekomunikazioa eta Gamifikazioa).

    17 martxoa, 2017

    Ikaslan Araba

    Web orria bisitatu

    Arabako Lanbide Heziketako 12 ikastetxe publikok osatutako elkartea da Ikaslan Araba. Etengabeko hobekuntza bilatzen du Ikaslanek lanbide-heziketaren kalitatean, gaitasun teknologikoa eguneratuz, eta hezkuntza-eskaintza berrituz eta zabalduz. Gainera, ekintzailetza sustatu eta babesteko lan handia egiten du, bere ikastetxe guztietan garatzen diren zenbait programaren bidez.

    27 otsaila, 2018

    Innobasque

    Web orria bisitatu

    Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eragile berezi bat da eta “Euskadi Europako berrikuntzan eskualde liderra izatea” du xede. 2020 horizonteari begira, bere helburu estrategikoetako bat da “euskal erakunde berritzaileen kopurua, batez ere, enpresa txiki eta ertainena, ugaritzen laguntzea”.

    Horrez gain, Basque Industry 4.0 Fabrikazio Aurreratuaren Pilotatze taldeko Idazkaritza Teknikoaren parte da Innobasque.

    16 ekaina, 2018

    Izurun

    Web orria bisitatu

    Izurun hogeita hamar urte baino gehiago daramatza teknologia digitalen alorrean lan egiten. Sektore guztietako ETEei eraldaketa digitalaren prozesua gauzatzeko laguntza ematen diegu. Horretarako, euren prozesuetan teknologia digitalak barne hartzen laguntzen diegu, baita horiek modu efizientean erabiltzen erakutsi ere, hartara, lehiakorragoak izan daitezen.

    14 maiatza, 2019

    Laudio Udala

    Web orria bisitatu

    Laudioko Udalak Ekonomia Sustatu eta Garatzeko Arloaren bitartez 4.0 Industriari lotutako ekintzak bultzatzen eta egikaritzen ditu. Horretarako, prestakuntza-jardunaldiak eskaintzen ditu, horiek ekoizpen-sistema industrialetan ezartzea sustatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin. Horrela, udalerriko enpresa-ehunari aurrera egiten laguntzen dio.

    25 ekaina, 2018

    LKS Ingeniería

    LKS Ingeniería nazioarteko enpresa aditua da soluzio integral, berritzaile eta jasangarriak eskaintzen Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren eremuan. 350 lagun inguruko plantilla osatzen dugu, eta urtean 36 milioi euro fakturatzen ditugu. 40 urtetik gorako esperientzia dugu, eta etengabe hedatzen eta hazten ari gara, modu jasangarrian, betiere giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofiari jarraikiz.

      27 otsaila, 2018

      Mendizabala Institutoa

      Web orria bisitatu

      Mendizabala LHII Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpe dagoen ikastetxe publiko bat da eta “Ikaslan Araba” Arabako Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartearen parte da. Erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloak eskaintzen ditu. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio profesionalen sistemako modulu-katalogoaren baitako prestakuntza eskaintzeko homologatuta dago. Lanbideren erakunde laguntzailea gara eta Enplegurako Orientazio Zerbitzua eta Prestakuntza eskaintzen ditugu. Parte har ezazu enpresak sortzeko Urratsbat bezalako ekintzailetza-programetan edo Euskadiko espezializazio adimentsuaren estrategiaren garapenean. Tknikaren bidez, nodoetan (Industria digitala eta konektatua), ingurune estrategikoetan (automatizaziorako TKgunea) eta IVAC-EEIrekin batera, enpresentzako edo/eta klusterrentzako espezializazio-programak kudeatzen ditugu, zikloetako ikasketa-planak txandakako formatu dualetara egokituz eta inplementatuz.

      25 ekaina, 2018

      Odei S.A

      Arabako Odei enpresak 30 urte bete ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean, eta IKTak industriara eramatearen alde egiten du, transformazio digitaleko prozesuetan; horretarako, hainbat soluzio eskaintzen dizkie enpresei, hala nola ERP softwarea ezartzea. Halaber, 4.0 industrian hornitzaile ere bada, datuen analitika aurreratuko, analitika prediktiboko zerbitzuei edo Big Data arkitekturei dagokienez.

        17 martxoa, 2017

        SEA Arabako Enpresak

        Web orria bisitatu

        Izaera independenteko eta irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkartea da SEA Arabako Enpresak elkartea, Arabako enpresaburuen premia eta interes ekonomiko-sozialak, haien enpresa elkartuak eta atxikitako enpresen elkarteak ordezkatu eta defendatzeko. 4.0 industria eta enpresen eraldaketa digitala babesteko jardueren artean nabarmentzekoak dira prestakuntza-ekintzak, energia-erosketa taldekatua eta I+G+Bko jardunak.

        27 otsaila, 2018

        Tecnalia Research & Innovation

        Web orria bisitatu

        TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua da, eta Europako garrantzitsuenetako bat. INDUSTRIA 4.0 lan-ildo estrategikoa da TECNALIArentzat, zeinean teknologiak produkzio-prozesuen zerbitzura jartzen diren prozesu horiek adimenez hornitzeko, eskatutako produktu berriei lotutako zerbitzu berriak emanez.

        Funtsezko teknologien identifikazioari eta hautespenari esker, ibilbide luzeko soluzio berritzaileak oso-osorik garatzeko gai gara, bideak zabaldu eta enpresak 4.0 ingurune berrian kokatzeko.

        17 martxoa, 2017

        Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Eskola (UPV/EHU)

        Web orria bisitatu

        Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitea (UPV-EHU) ikastegia da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Eskola, eta bertan Automozioko Ingeniaritzako, Ingeniaritza Elektroniko Industrial eta Automatikoko, Kudeaketako eta Informazio Sistemetako Ingeniaritza Informatikoko, Ingeniaritza Mekanikoko eta Ingeniaritza Kimiko Industrialeko graduak irakasten dira

        17 martxoa, 2017

        Vitoria-Gasteizko Udala

        Web orria bisitatu

        Vitoria-Gasteizko Udalak, 4.0 Industriaren esparruan, langabeei eta TEICen sektoreko profesionalei zuzendutako jardunaldi dibulgatzaileak eta prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, gure sektore industrialean paradigma hori ezartzen den heinean sortzen ari diren enplegu-aukera desberdinak ezagutzeko eta horiek betetzeko trebakuntza eskaintzeko.