[…]"> 4.0 Industria Digitaleko gradua hasiko da Deustuko Unibertsitatearen Gasteizko campusean – Araba 4.0

Berriak

Industria Araba 4.0 programa aurkeztu da
iraila 3, 2018
Araba 4.0 ekimenak bere urteko jardunaldia aurkeztu du “Zure negozioaren jarraitasuna industria-jokaleku berrian” izenburupean.
iraila 21, 2018

4.0 Industria Digitaleko gradua hasiko da Deustuko Unibertsitatearen Gasteizko campusean

Irailaren 5ean hasi zen 4.0 Industria Digitaleko gradua. Egibideren eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetzari esker iritsi dira Arabara ikasketa aitzindari horiek, eta erantzuna emango diete lurraldeko enpresen premiei industriaren digitalizazioaren esparruan. Estatuan aitzindaria den gradu hori Egibideren eskutik iritsi da Arabara eta 43 ikasle ditu

Izaera dualekoa da 4.0 Industria Digitaleko gradua, eta horrek esan nahi du lan batekin uztartuko dituztela eskolak ikasleek, kontratupean eta soldatarekin, enpresa batean. Gainera, Batxilergotik iritsitako gazteek baliatu ahalko dituzte ikasketa horiek, baita LHtik zuzenean iritsitakoek ere.

Lehen promozio honek 43 ikasle ditu, jasotako 70 eskaeren artean hautatutakoak. Arabako ikasleak dira gehienbat, nahiz eta % 10 beste zenbait probintziatatik datozen, hala nola Bizkaitik, Gipuzkoatik, Errioxatik edo Burgostik.

Arabako Foru Aldundiaren babesa du gradu horrek, 400.000 euroko ekarpena egin baitu aldundiak Egibideren instalazioetan fabrika digital inteligente bat sortzeko; baita Vital Fundazioaren babesa ere, bekak ematearen bidez. Hamahiru ikaslek laguntza horiei esker ikasi ahalko dute lehen kurtso hau (urtean 8.000 euroko kostua du kurtsoak), baita Deustuk ematen dituen Ingeniaritzako gainerako graduak ere. Bigarren kurtsotik aurrera, enpresa batean izango duten prestakuntza eguneratuak soldata bat emango die.