Berriak

Ezagutu Arabako 4.0 Industriaren arloko gradu eta masterren eskaintza zabala
ekaina 14, 2019
Errealitate Gehituaren eta Errealitate Birtualaren posibilitateak eta aukerak
ekaina 28, 2019

Ikusi Arabako 4.0 Industriaren Lanbide Heziketako eskaintza

Arabako 4.0 Industriaren prestakuntza-eskaintza zabala ez da gradu eta masterretara mugatzen; Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo bikainak ere baditu.

4.0 Industriaren zeharkako eraldaketak ez du soilik enpresaburu eta makinetan eragiten, langile batek behar dituen konpetentzietan ere badu eragina. Alor horretan prestatutako pertsonen gabezia dela-eta, 4.0 Industriarekin lotutako prestakuntza da irtenbide profesional gehien eskaintzen dituenetako bat. Eta horrek berdin balio du gradu eta masterretarako zein Lankide Heziketako zikloetarako.

Mendizabala Institutuari eta Egibide eta Laudioalde zentroei esker, lurraldeko Lanbide Heziketako eskaintza onenetako bat dugu Araban.

Mekatronika Industriala

Prestakuntza-ziklo horretako ikasleek sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen eta optimizatzen ikasten dute, baita sistema horien muntaketa eta mantentzea planifikatzen, gainbegiratzen eta egikaritzen ere. Hori guztia, kalitateko, segurtasuneko, ingurumen-errespetuko eta lan-arriskuen prebentzioko protokoloei jarraikiz.

Konpetentzia horiez jabetu ondoren, proiektuak garatzeko, eta sistema mekatroniko, makineria-instalazio, ekipamendu industrial eta linea automatizatuen muntaketa eta mantentzea kudeatu eta gainbegiratzeko aukera izango dute, mota guztietako enpresetan.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.

Automatizazio eta Robotika Industriala

Automatizazio eta Robotika Industriala zikloa egiten duten ikasleek sistema industrialetako prozesuak neurtu, erregulatu eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatu eta mantentzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen ikasten dute. Horrez gain, sistema horien muntaketa, mantentzea eta abiaraztea gainbegiratu edo egikaritzeko behar adinako jakintza jasotzen dute, kalitate-, segurtasun- eta ingurumen-protokoloei jarraikiz.

Ziklo honek askotariko irtenbide profesionalak eskaintzen ditu, hala nola teknikari edo diseinugilea, proiektugilea, egiaztatzailea, programatzaile-kontrolatzailea edo taldeburua. Horiek guztiak, automatizazio industrialeko sistemak kudeatu, diseinatu, muntatu eta mantentzearekin zerikusia duten zereginen eskutik.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.