Berriak

Big Datan eta Adimen Artifizialean gehien erabilitako programazio-hizkuntzak
18 abendua, 2020
Industria 4.0ren 5 joera 2021era begira
20 urtarrila, 2021

5 berri on 4.0 industriari buruz 2020an

Baliteke 2020ko oroitzapen onik ez gordetzea, baina berri on batzuk utzi dizkigu 4.0 industriaren munduan.

2020a urte txarra izan da zentzu askotan, baina inflexio-puntua ere izan da 4.0 industriarako eta teknologia berriak erabiltzeko. Haiei esker, erantzun ahal izan diogu gure historia berriko erronka handienetako bati, telelanari ekin diogu eta behin eta berriro saiatu gara COVID-19ari aurre egiten.

Hauexek izan dira 2020ak 4.0 industrian utzi dizkigun albiste onenetako batzuk:

Arabako industria-enpresek honela egin diete aurre COVID-19ren erronkei 

2020ko Araba 4.0 jardunaldian ezagutu ahal izan genituen COVID-19aren aurrean merkatuaren eta marketinaren jarduera digitalizatzeko erronkari aurre egitea lortu duten enpresen kasu erreal batzuk.

Irakurri.

Arabako 4.0 enpresak buru-belarri ari dira COVID-19k eragindako krisiari aurre egiten laguntzeko 

COVID-19k eragindako pandemiak eta hari aurre egiteko neurriek aldatu egin dute enpresen eta herritarren eguneroko bizitza. Egoera horren aurrean, Arabako 4.0 enpresa batzuek, hala nola Optimus 3D, Mizar, Inovako edo La GIStería enpresek, lanari ekitea eta euren aletxoa jartzea erabaki zuten, dena lehenbailehen itzul dadin normaltasunera.

Irakurri.

Itxialdiaren ondoren telelanaren modalitateren bat mantentzearen alde agertu da enpresen % 84,4

Osane Consulting enpresak egin du ikerketa, eta COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz telelana industria-enpresetan ezartzeak izan duen eragina azaltzen du.

Irakurri.

Egibide eta Optimus 3D enpresek indarrak batu dituzte fabrikazio batukorrean berrikuntzak egiteko

Egibide eta Optimus 3D enpresek egindakoa bezalako proiektuek erakusten dute elkarlana eta ezagutzen transferentzia balio handiko tresnak direla enpresentzat, ikastetxeentzat eta ikasleentzat.

Irakurri.

Enrique Rodal: “Krisi honek erakutsi du enpresek malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna dutela 4.0 industriari esker”

Enrique Rodalen esanetan, krisi honetatik ikasi beharko genukeen ikasgaietako bat da “gerta daitezkeen mehatxu-mota guztiak zehaztea, gertaezinak eman arren, eta haiek neutralizatzeko beharrezko baliabideak aurkitzea”.

Irakurri.