[…]"> ArabaTIC 2019 – Enpresa-segurtasuna Open Source Intelligence-ari (OSINT) aurre egiteko – Araba 4.0

Agenda

ArabaTIC 2019 – Datuen analisia: atera abantailak zure negozioaren datuei Power BI tresnarekin
apirila 11, 2019
ArabaTIC 2019 – Informazio geografikoa faktore bereizgarri gisa eta gure negozioarentzako abantaila lehiakor gisa
apirila 11, 2019

2019 mai 08

ArabaTIC 2019 – Enpresa-segurtasuna Open Source Intelligence-ari (OSINT) aurre egiteko

  • Data:

    2019ko maiatzaren 8(e)an

  • Lekua:

    Artium, Vitoria-Gasteiz

  • Prezioa:

    dohainik

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala

>Interneten gure enpresei buruzko informazio asko dago, bai erakundeak berak argitaratutakoa bai eta beste erakunde batzuek edo gure langileek argitaratutakoa ere. Informazio hori publikoa da eta edozeinek ikus dezake. Batzutan, ezagutzen ez dugun arriskuak ekar ditzake, enpresaren segurtasun planetan kontuan hartu edo ebaluatu ez dena.

Hitzaldian zehar Open Source Intelligence (OSINT) edo Iturri Irekien Adimena zer den erakutsiko zaie bertaratuei. Zuzeneko erakustaldiak egingo dira, gure enpresen esposizio-maila aztertzeko.

Interneten argitaratutako informazio guztiak irekitzen dituen eraso-bideak analizatuko ditugu, erasotzaile maltzurrak gure informazio konfidentzialera eta sistemetara erraz sartzea ahalbidetu dezaketenak.

Honako hauei zuzenduta dago:

Enpresetako arduradunak (zuzendaritza, IT, giza baliabideak, arlo juridikoa…) eta, oro har, enpresen segurtasunaren arloan interesa duten edozein sektoretako profesionalak.

Hizlaria

Juan Antonio Calles, Osane Consulting-eko Zibersegurtasuneko zuzendaria. Zibersegurtasunean doktorea da eta Sistemen Informatikako ingeniaria. Graduondoko Unibertsitate Master Ofiziala Informazio Teknologietan eta Sistema Informatikoetan, Graduondoko Unibertsitate Master Ofiziala Erabaki Sistemen Ingeniaritzan.