[…]"> ArabaTIC 2019 – Software testing: 1, 2, 3, probatzen, probatzen – Araba 4.0

Agenda

ArabaTIC – Ez zara online publizitateak ematen duen potentzial guztia aprobetxatzen ari… eta badakizu!
apirila 11, 2019
ArabaTIC – Blockchain, zure negozioa eraldatuko duen teknologia
apirila 11, 2019

2019 mai 15

ArabaTIC 2019 – Software testing: 1, 2, 3, probatzen, probatzen

  • Data:

    2019ko maiatzaren 15(e)an

  • Lekua:

    Artium, Vitoria-Gasteiz

  • Prezioa:

    dohainik

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala

Guztioi gertatu izan zaigu noizbait telefonoz solasean hasi eta “hor al zaude?” galdetzea, edo publikoaren aurrean hitzaldi bat eman aurretik gailuak egiaztatzea: “1, 2, 3, probatzen, probatzen…”. Gure artean urteak daramatzan teknologiaz fidatuko ez bagina bezala.

Hala eta guztiz ere, ez dugu inondik inora zalantzan jartzen WhatsApp bidez bidali dugun azken mezua erabiltzaileari iritsi zaiola, bi markatxoak hor daude eta. Gutako askok naturaltasun osoz hitz egiten dugu Apple, Amazon edo Microsoft-eko laguntzaile pertsonalarekin. “Zer eguraldi izango dugu gaur?” galdetuta eguneko aurreikuspena jasoko dugula jakin badakigulako.Gaur egungo teknologiak, sektorea gorabehera, elementu bat du komunean: softwarea. Hortaz, begiak ireki behar ditugu: softwarea edonon dago eta gure bizitza kontrolatzen du. Egin behar dugun galdera hau da: kode guzti horretaz fidatu gaitezke?

Tester gisa, hauxe da nire lana: softwareak erabiltzaileak espero duena egiten duela bermatzea. Nola lortzen dut hori? Hitzaldian azalduko dizuet.

Honako hauei zuzenduta dago:

Garapeneko arduradunak, IT arduradunak, testerrak eta softwarearen bizitza-zikloarekin jarduten diren profesionalak.