[…]"> ArabaTIC – Blockchain, zure negozioa eraldatuko duen teknologia – Araba 4.0

Agenda

ArabaTIC 2019 – Software testing: 1, 2, 3, probatzen, probatzen
apirila 11, 2019
ArabaTIC 2019 – Arabako Aste Digitala – Semana Digital de Álava
apirila 11, 2019

2019 mai 16

ArabaTIC – Blockchain, zure negozioa eraldatuko duen teknologia

  • Data:

    2019ko maiatzaren 16(e)an

  • Lekua:

    Artium, Vitoria-Gasteiz

  • Prezioa:

    dohainik

Egungo teknologia disruptiboena da Blockchain. Hori dela eta, Internetekin gertatu zen bezala, abiapuntu berri bat izatea espero da. ETEak nahiz enpresa handiak zerotik hasi beharko dira, eta horrek erabateko aldaketak eragin ditzake gure enpresa-ehunean. Hain zuzen ere, arrazoi hori dela eta, azken urte honetan asko handitu da Blockchainen inguruan sortu den interesa.

Blockchainek ezezagunen artean konfiantzazko harremanak sortzeko aukera ematen du, negozio-ereduak eta harreman digitalak deszentralizatuz. Gainera, kontratu adimendunei esker, gaur egun gizakien edo konfiantzazko hirugarrenen ikuskapena eskatzen duten trantsakzio asko automatizatzea ahalbidetuko da.Saio honen xedea da entzuleei blockchain teknologiaren oinarriak ezagutzera ematea eta jarduera-sektore eta eremu nagusietan daukan potentzial disruptiboa aztertzea. Horrela, bertaratuek teknologia horrek ematen dituen aukerak ulertu eta euren enpresetan izan dezakeen inpaktua ikusi ahal izango dute, bai prozesuen bai negozio-ereduen esparruan.

Hizlaria

Oscar Lage. Tecnaliako Zibersegurtasuneko arduraduna da, hainbat enpresetako Aholkularitza Kontseiluetako kidea eta Tecnaliako Blockchain Lab-eko burua. Liburu batzuetako egilekidea da, eta horien artean nabarmentzekoa da “Blockchain: la revolución industrial de internet” bestseller-a. Komunikabide jeneralistetan kolaboratzaile gisa aritzen da maiz (telebistan, irratian, prentsan) eta atal propio bat dauka Radio Euskadin: “Bienvenidos al Futuro” (ongi etorri etorkizunera).