[…]"> Azaleren diseinua Siemens NXekin – Araba 4.0

Agenda

Diseinua Siemens NXekin
urtarrila 7, 2019
Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak sortzeko Unity3D
urtarrila 21, 2019

2019 mar 20

Azaleren diseinua Siemens NXekin

  • Data:

    2019ko martxoaren 20(e)an

    -

    2019ko martxoaren 21(e)an

  • Lekua:

    Vitoria-Gasteiz

  • Prezioa:

    225 eurotik gora

  • Antolatzaileak:

    AyS

Helburuak

Diseinuko tresna bat erabiltzen ikastea nahiko erraza da, eta guk ziklo honetan ematen dugun balio erantsia fabrikatu daitezkeen piezen diseinura erabat bideratutako ezagutza eta esperientzia dira.

Aurrekoa oinarritzat hartuz, ziklo aurreratu bat diseinatu dugu eta bere helburu nagusia parte-hartzaileei azaleren alorrean diseinu estilista edo aurreratua egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eskaintzea da.

 

Hartzaileak

Produktua garatzeko jardueretan diharduten diseinuko eta mekanizatuko profesionalak.

Beren produkzio-prozesuetan diseinua egiten duten eta ardatz anitzeko eta abiadura handiko mekanizatuko eragiketak erabiltzen dituzten enpresa eta tailerrak: produkzio-lineak, matrizegileak, moldegileak, autoen prototipoen eta piezen, aeronautikako eta osagai elektronikoen fabrikatzaileak, eta horrez gain:

– PLM softwarea eskuratzeko edo migratzeko erabakia hartzeko prozesuan daudenak.

– Softwarea dutenak eta diseinu-arazoak dituztenak.

– Teknologia hau erabiltzen duten eta langileak prestatzen jarraitu nahi duten enpresak.

– Tresna mota hori ez daukaten eta bere onurak ebaluatu nahi dituzten enpresak.

 

Aldez aurreko betekizunak

Ikastaro honetako aldez aurreko betekizunak NX8, NX8.5, NX9 Oinarrizko Diseinuko prestakuntza eginda izatea edo erremintari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea dira.

 

Edukiak

  1. Azalera lauak

– Sorkuntza-metodoak

– Azalerak jostea

  1. Azalera-kontzeptua

– Jarraitutasun motak azaleretan

– Azaleren ekortzeak, mailaketak eta sorkuntza

– Azaleren eragiketak

  1. Azalera-sorkuntza aurreratua

– Sekzioen azalerak

– Azterketa-azalerak

– Estilo-azalerak

  1. Geometria hibridoa