[…]"> Business Intelligence: aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz - Araba 4.0

Agenda

R lengoaiako programazioaren hastapenak
19 maiatza, 2020
Power Query: antolatu eta araztu zure datuak Power BI erabiliz
19 maiatza, 2020

2020 eka 10

Business Intelligence: aztertu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz

  • Data:

    2020ko ekainaren 10(e)an

  • Lekua:

    Online

  • Prezioa:

    50€

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala

Bussiness Intelligencek (Big Data/Small Data) eskaintzen dituen onurak aprobetxatzea ezinbestekoa da edozein enpresarentzat. Hainbat iturritako datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratuko den txoten grafiko eraginkor batean erakutsiko dituen tresna batek, erakunde batean erabaki eraginkor eta asertiboak hartzen laguntzen du.

Power BI datu kopuru handi bat aztertzea eta informazioa partekatzea ahalbidetzen duen negozio azterketak egiteko aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan dago eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu eta horrela erantzunak modu erraz batean lortzen ditu. Datu basetako, fitxategietako eta web zerbitzuetako datuak tresna bisualekin konbinatzen baditugu, mezua modu eraginkorragoan komunikatzea ahalbidetuko digun txosten ikusgarriak sortzen lagunduko digu.

Lantegi hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

15 lagunentzat mugatua.