[…]"> Enpresen Networking-a 2021 - Basque Industry 4.0 - Araba 4.0

Agenda

NODE-RED, datu-kudeaketa denbora errealean
3 azaroa, 2021
FPGA etorkizuneko txipei buruzko hastapenak
9 azaroa, 2021

2021 aza 25

Enpresen Networking-a 2021 – Basque Industry 4.0

  • Data:

    2021ko azaroaren 25(e)an

  • Lekua:

    Iberdrola Dorrea (Euskadi Plaza, 5 - 48009 Bilbo, Bizkaia)

  • Antolatzaileak:

    Bizkaia Enpresa Digitala

Industrian EIKTak sustatzeko lankidetza

Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia” planaren barruan Enpresen Networking-a – Basque Industry 4.0 kongresua kokatzen da, erakundeen arteko lankidetza sustatzeko ekimen gisa, helburu honekin: EIKTak (elektronika-, informazio- eta komunikazio-teknologiak) prozesu produktiboetan integratzea, enpresetan Industria 4.0 garatzeko apustu gisa.

Jardunaldiaren xedea da enpresetan EIKT berriak sustatzea, eta, horretarako, sektore anitzeko topaketa bat antolatuko du, errealitate industrial berri hau ardatz izanik.

Nork parte har dezake?

A) Sektore industrialetan (automobilgintzan, aeronautikan, energia-sektorean, makina-erremintan, eta abarretan) diharduten EAEko enpresek, baldin eta gaur egun dituzten enpresa-beharrak asetzeko EIKT-enpresen zerbitzuren bat behar badute  Industria 4.0 inguruan, EIKT berri batzuen ezarpenarekin (Gehikuntzazko fabrikazioa, Elkarlaneko robotika, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Ikusmen artifiziala, Errealitate birtuala, Cloud Computing, Big Data, Zibersegurtasuna).

B) EIKT-sektorean diharduten enpresek, baldin eta sektore bereko eta/edo beste sektore industrial batzuetako enpresekin harremanetan jarri nahi badute Industria 4.0 inguruan lankidetza-hitzarmenen bat zehazteko.

Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatu bat izango du, eta bi fase hauetan gauzatuko da:

  • Parte hartzen duten enpresen eskaerak abiapuntu.
  • Matchmaking-prozesu bat, tresna informatiko baten bidez.

Agenda  (behin-behinekoa)

8:30 – 9:00 Harrera egitea eta dokumentazioa ematea

9:00 – 9:15 Ongietorria eta kongresuaren aurkezpena, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendariaren eskutik.

9:15 – 9:30 TEIC sektorea, NEXT eraldaketa-estrategien zerbitzura. Tomás Iriondo, GAIAko Zuzendari Nagusia.

9:30 – 11:00 Hausnarketa-guneak: “Gure enpresetan Industria 4.0 garatzearen alde”

Enpresa industrialak “laugarren iraultza industriala” deiturikoari aurre egitean dituzten esperientziak aurkezteko eta partekatzeko guneak.

  • Jaime Fernandez-Castañeda, Head of Technology Development – ITP Aero
  • Borja Pérez Villa, General Manager – ABD Montajes Electrónicos
  • Angel Viñas, General Manager – IPF
  • Estibaliz Elizondo, 4.0 eremuari lotutako berrikuntza-proiektuen Ikertzaile Edertek-en, Fagor Ederlan taldearen zentro teknologikoa

11:00 – 11:30 Etenaldia – Kafea eta Networking-a

11:30 – 13:00 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera

13:00 – 14:00 Luncha – Networking-a

14:00 – 17:00 Aldebiko topaketak. Negozio-bilerak, aldez aurretik ezarritako agendaren arabera