Agenda

Azaleren diseinua Siemens NXekin
urtarrila 7, 2019
Berrikuntza finantzatzeko tresna berriak
otsaila 1, 2019

2019 api 09

Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak sortzeko Unity3D

  • Data:

    2019ko apirilaren 9(e)an

  • Lekua:

    BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

  • Prezioa:

    90€

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala, SPRI Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Tailer honen helburua da Unity3D erabiltzeko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak ematea, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak garatzeko tresna gisa.

Betekizunak

Unity3D, AR edo VR aldez aurretik ezagutzea beharrezkoa ez den arren, nahitaezkoa da objektuetara zuzendutako lengoaietan programatzeko oinarrizko ezagutza izatea (Java, C#…)

Horrez gain, Android 4.4 edo berriagoa duen tablet edo smartphone bat ekarri behar da, aplikazioak konpilatu ahal izateko.

Honako hauei zuzenduta dago

AR/VR aplikazioak sortzeko Unity 3D tresna erabiltzen hasi nahi duten software garatzaileak.