[…]">

2023 Urr 30
Data:
2023ko urriaren 30(e)an
-2023ko urriaren 31(e)an
Lekua:
TECNALIA, Albert Einstein 28 (Parque Tecnológico de Álava) CYBER-RANGE
Antolatzaileak:
Araba 4.0
Zibersegurtasuna da ardatz nagusia estrategia teknologikoaren barruan edozein erakunderentzat, baita digitalizazioaren funtsezko elementu bat ere. Industria-enpresak gero eta kontzientziatuago daude beren erakundeetako zibersegurtasuna barne hartzearen premiaz, baina beste pauso bat gehiago eman behar da.
Industria-planta bat nola erasotzen den simulatzea, erasoak dituen ondorioak aztertzea eta eraso horren aurrean nola erreakzionatu behar den ikustea da Cyber-Range plataforman egingo diren saio hauen helburua. Pertsonak prestatzeko eta entrenatzeko instalazio aitzindaria dugu Europan Cyber-Range plataforma, baita ingurune birtual batean zibersegurtasuneko teknologia berriak ikertzeko, garatzeko eta baliozkotzeko ere.
Plazak mugatuak dira.
9:00etatik 14:00etara
Industria-azpiegitura baten defentsa-alderdia izango du ardatz saio honek. Lantaldeek, zibersegurtasunaren arduradun direnez, gorabehera bat izaten ari den industria-enpresa bat defendatu beharko dute. Zenbait gauza ikasiko dituzten horrela:
Ordutegia, 9:00etatik 15:00etara
Erasoak nola egin aztertuko da saio honetan. Ariketan, industria-sareetan erabilitako komunikazio-protokoloetako alde ahul ohikoenak esplotatzen saiatzen diren erasoko taktika eta teknika espezifikoak jarriko dituzte praktikan lantaldeek. Honako eraso-teknika hauek jarriko dituzte praktikan lantaldeek horrelako protokoloen aurka: