[…]"> Zibersegurtasuna, enpresa guztien eskura dagoen lehiakortasun-elementua - Araba 4.0

Agenda

Aza
Basque Open Industry
6 azaroa, 2023
Marketin digital industrialeko unibertsitate-hedapeneko 3. ikastaroa
28 azaroa, 2023

2023 Aza 30

Zibersegurtasuna, enpresa guztien eskura dagoen lehiakortasun-elementua

  • Data:

    2023ko azaroaren 30(e)an

    -

    2023ko abenduaren 01(e)an

  • Lekua:

    San Martineko bulego teknikoak. Areto nagusia

  • Antolatzaileak:

    Vitoria-Gasteizko Udala

Datorren azaroaren 30ean egingo da aurtengo azken zibersegurtasunari buruzo jardunaldia, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin lankidetzan antolatua.

Sektore honetan ibilbide luzea duen hizlari bat izango dugu, Xabier Mitxelena, Cybasqueko presidentea (Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen dituen elkartea da eta Euskadi sektoreko nazioarteko erreferente bihurtzea du helburu).

Xabier Mitxelenak zibersegurtasunaz lehiakortasunerako funtsezko faktore gisa hitz egingo digu . Hau da, enpresa traktoreak haiekin lan egiteko zer eskatzen ari diren, zer gertatzen den enpresa baten ospearekin, eraso bat jasotzen badu… Era berean, zehaztasunak emango dizkigu, jakiteko ea gurekin lan egiten duten enpresak seguruak diren edo negozioa arriskuan jar dezaketen.

Horrez gain, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko Lorenzo Díaz de Apodaca izango dugu gurekin, eta Gasteizko enpresen artean azken urteotan atzematen ari diren ahulezia nagusiak azalduko dizkigu.

Programa

  • 10:00 – 10:10: Jardunaldiaren aurkezpena.
  • 10:10 – 10:50: Zibersegurtasuna, guztion eskura dagoen lehiakortasun-elementua.
  • 10:50 – 11:30: Zibersegurtasuneko kalteberatasunak Gasteizko enpresetan.