[…]"> Marketing industriala: Normaltasun-egoera berrian beren negozioak haztea nahi duten industriako enpresentzako soluzio digitala - Araba 4.0

Agenda

BCSC: Zibersegurtasuna industrian (online; euskaraz)
14 abendua, 2020
Zer dokumentu eta prozedura digitalizatu ditzaket nire erakundearen barruan?
21 abendua, 2020

2021 urt 13

Aste honetan!

Marketing industriala: Normaltasun-egoera berrian beren negozioak haztea nahi duten industriako enpresentzako soluzio digitala

  • Data:

    2021ko urtarrilaren 13(e)an

  • Lekua:

    Online

  • Prezioa:

    30€

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala

Koronabirusaren krisialdian mundu digitalak ekarri dizkigun egoera berrietan, nola saldu?

Gaur egungo bezeroei eta salmenta-aukera berriei begira, hori da zure negozio-planaren erronka berria, industriaren sektoreak datozen hilabete eta urteetan barneratu beharko duena.

COVID-19aren ondorengo garaiotan, fakturazioak behera egin du, eta negozioaren balio-kate osoari eragiten dio horrek.

Marketin digitaleko estrategia bat duten industria-sektoreko enpresak gorantz nola egiten ari diren jakiteak atzeraldi ekonomiko honetatik eta etorriko direnetatik ateratzeko ideia eta bide berriak erakutsiko dizkizu.

Trebakuntza hau zuretzat da, baldin eta:

  • Industriaren sektorean bazaude
  • B2B salmentak egiten badituzu
  • Zeure buruari galdetzen badiozu ea nola fakturatuko duzun datozen hilabete eta urteetan

Ikastaro hau, ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
15 lagunentzat mugatua.