[…]"> NODE-RED, datu-kudeaketa denbora errealean - Araba 4.0

Agenda

Grafana, azken belaunaldiko denbora errealeko aginte-panela
3 azaroa, 2021
Enpresen Networking-a 2021 – Basque Industry 4.0
4 azaroa, 2021

2021 aza 29

NODE-RED, datu-kudeaketa denbora errealean

  • Data:

    2021ko azaroaren 29(e)an

  • Lekua:

    BIC Araba. Arabako Teknologia Parkea. Albert Einstein kalea, 15. 01510 Miñano

  • Prezioa:

    30€

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala

Denbora errealean datuak kudeatu eta prozesatzeko kode irekiko estandarra bihurtu da Node-red, eta, horri esker, informazio-sortzaileen eta -kontsumitzaileen arteko prozesuak sinplifikatzea lortu da.

Denbora errealean datuak kudeatzeko eta eraldatzeko kode irekiko egitura gisa finkatu da Node-Red; besteak beste, 4.0 Industrian, Gauzen Interneten, marketin digitalean eta adimen artifizialeko sistemetan. Ikasteko eta erabiltzeko erraza da -ez da programazioan aditua izan behar erabiltzeko-, sendoa da, eta neurketa-baliabide gutxi behar ditu; hori dela eta, merkatuko IOT eta IIOT gailu ia guztietan, RAspberry ekipoetan, hodeiko sistemetan eta tokiko ekipoetan integratuta dago gaur egun.

Egitaraua

  • Node-Reden jatorria eta egitura
  • Tokiko ingurunean eta hodeiko ingurunean hedatzea
  • Liburutegiak bilatzea eta instalatzea
  • Industria-ingurunearen erreplika
  • Marketin-ingurunearen erreplika
  • Brokers cloud MQTTak erabiltzea
  • Hodeiko inguruneak erabiltzea
  • Datu-baseekin integratzea

Norentzat

IIOTko eta IOTko teknikarientzat eta marketin digitalekoentzat.

Baldintzak

EZ da beharrezkoa programazioari buruzko ezagutzarik izatea.