[…]"> PowerPivot, datu-bolumen handiak analizatzeko – Araba 4.0

Agenda

Business Intelligence: Aztertu eta partekatu informazioa denbora errealean Power BI erabiliz
abendua 4, 2018
Diseinua Siemens NXekin
urtarrila 7, 2019

2019 ots 28

PowerPivot, datu-bolumen handiak analizatzeko

  • Data:

    2019ko otsailaren 28(e)an

    -

    2019ko martxoaren 1(e)an

  • Lekua:

    BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

  • Prezioa:

    50€

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala, BIC Araba

Microsoft Power Pivot Microsoft EXCELen tresna berria da, eta datu-bolumen handiak analizatzeko aukera ematen du Business Intelligence teknologia aplikatuz.

PowerPivotek aukera ematen du datuak bizkor eta erraz bilatzeko, aldatzeko eta atzitzeko, orduak eman ez ditzazun pentsatzen nola erauzi datuak, nola egin kalkuluak, nola egin aginte-taulak (dashboard), grafikoak eta txostenak.

Business Intelligence-ren – Big Data/Small Data -onura izugarriak aprobetxatzeko aukera ematen du PowerPivotek. Business Intelligence ezinbesteko tresna da enpresen ofimatikarako. Hainbat iturritako datuen analisia automatizatzen eta denbora errealean eguneratzen diren txosten grafiko eraginkorretan erakusten ikasiko duzu.

Norentzat

Neurtzean, monitorizatzean eta erabaki eraginkorrak hartzean interesa duen edozein profesionalarentzat.

Helburua

Zure enpresaren eta proiektuen datuak analizatzea eta arriskuak detektatzeko, aukerak aurkitzeko eta erabakiak bizkor eta segurtasunez hartzeko txosten grafiko aurreratuak egiteko prozesua automatizatzea.

Egitaraua

I. Datuak PowerQuery-rekin kargatzea eta Excelen aginte-taulak osatzea PowerPivot, PowerView eta PowerMap erabiliz

Erabiltzaileak gaitzea aginte-taulak sor ditzaten, taulak eta grafiko dinamikoak analizatzeko Power Pivot, Power View eta Power Map tresna aurreratuak erabiliz. Datu-baseak fitxategi baten barruan modelatzen eta oso modu profesionalean aurkezten ikastea simulazioak, grafikoak, irudiak eta DAX formulak sortuz, eta edozein lekutako baliabideak erabili eta eredu bakar batean bateratuz. Beraren bidez, zenbait datu-iturri erlazionatu eta eraldatu egin daitezke taula dinamikoak erabiliz, eta txosten, grafiko eta adierazle berriak sor daitezke, haien bidez arazoak aztertu eta erabaki egokienak hartu ahal izateko.

  • Aginte-taulen hastapenak
  • Datuak PowerQuery-rekin kargatzea
  • PowerPivot
  • DAXen hastapenak
  • Power Map
  • Datuak tokiaren eta denboraren arabera bistaratzea ahalbidetzen du
  • Datuak 3Dn analizatzen ditu, eta datuen “film” interaktiboak sortzen.

II. Alderaketa: PowerBI Desktop eta Excel

  • PowerBI Desktop

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.