[…]"> Robotika Kolaboratiboaren ezarpen erraza – Araba 4.0

Agenda

Araba Robotics & Videogames Meeting 2019
maiatza 9, 2019
Web-zerbitzuetako eta aplikazioen segurtasuneko auditoretza
maiatza 20, 2019

2019 mai 15

Robotika Kolaboratiboaren ezarpen erraza

  • Data:

    2019ko maiatzaren 15(e)an

    -

    2019ko maiatzaren 15(e)an

  • Lekua:

    PARQUE TECNOLOGICO DE ALAVA, Sala Marconi – Planta baja . Hermanos Lumiere, 11

  • Prezioa:

    Doakoa

Robotika Kolaboratiboak zereginen automatizazio malgua ahalbidetzen du, langileentzat erraza eta segurua den modu batean. Edozein enpresak erraz ezar dezake Robotika Kolaboratiboa, metodo bati jarraituz gero.

Iruña Tecnologías eta Ds Automación enpresek informazio-saio honetara gonbidatzen zaituzte, enpresa batek teknologia hori bere prozesuetara ekartzean egiten dituen galdera nagusiei erantzuteko: Zer egin dezaket?, Nola egingo dut?, Zenbat balio du?

Gainera, Universal Robots enpresako adituek euren produktu berrien berri emango dizute.

Bertaratzen direnek aukera izango dute saioan erakusgai egongo diren robotak probatzeko.

Ordutegia

  • 09:45 – 10:00 Ongietorria
  • 10:00 – 11:30 Nola ezarri zure cobota modu errazean?
  • 11:30 – 12:00 Coffee Break
  • 12:00 – 13:30 Workshop & Hands-on gure cobotekin