[…]"> SAIO INTERAKTIBOA: “Erronka berriak Araba 4.0rako” - Araba 4.0

Agenda

Aza
SIMULOG: kate logistiko integralaren simulazio digitala
19 urria, 2023
DemostraTIC jardunaldia – Zure industria-enpresa 4.0 konpainia bihurtzea lortu behar duzu
24 urria, 2023

2023 Aza 16

SAIO INTERAKTIBOA: “Erronka berriak Araba 4.0rako”

  • Data:

    2023ko azaroaren 16(e)an

  • Lekua:

    Europa Biltzar Jauregia. Gasteiz

  • Antolatzaileak:

    Araba 4.0

Helburuak

● Eraldaketa digitalarekin + berdearekin + kulturalarekin lotutako Arabako industrientzako zenbait erronka aztertzea.

● Lurraldeko enpresen lehiakortasuna bultzatzen duten Araba 4.0rako interesak eta jarduketa-ardatzak bilatzea.

●Ekosistemaren agenteen arteko interakzioa sustatzea.

Alderdi digitala, berdea eta kulturala barnean hartzen dituen eraldaketa digitaleko une batean gaude. Enpresa txiki eta ertainetan inpaktu handia izango duten gizarte-aldaketen, aurrerapen teknologikoen eta erregulazio berrien testuinguru honetan, funtsezkoa da lehiakortasunaren ikuspegi zabalago bat hartzea, finantza-adierazleetatik haratago doana.

Industria-enpresetan zuzeneko inpaktua duten erronka horien aurrean, Industria 4.0rako jauzia egin eta industria adimendun bihurtu behar gara. Jasangarritasuna lantzea, talentua sustatzea, teknologia baliatzea eta berrikuntza bultzatzea dakar horrek.

Helburu horrekin planteatu nahi dugu jardunaldi interaktibo hau, eta bertan aztertuko ditugu enpresek aurre egin beharreko erronka horietakoren batzuk, eta hainbat jarduketa-ardatz planteatuko ditugu aukera berriak garatzea, interesak kontrastatzea eta lurraldeko enpresen arteko sinergiak sustatzea bilatuz.

Araba 4.0, eta bere talde sustatzaileari esker, hasieratik norabide horretara bideratuta egon da, informazioa eta prestakuntza emanez eta hainbat jarduera eginez Arabako industrian teknologia digitalak hobeto ezagutzeko eta ezartzeko. Aurrera egiteko eta etapa berri bati erantzuteko, iritziak kontrastatu eta lan-ildoak zehaztu nahi ditugu, elkarlanean.

Nori zuzendua?

Gogoetarako eta elkarrizketarako une batean parte hartu  nahi dutenei, guztion mesederako izango den etapa berri bati aurre egiteko.

Agenda

9:00

Harrera eta akreditazioa

9:15

Ongietorria eta Araba 4.0 jardunaldiaren aurkezpena

9:25

Ekonomia Garapen eta Berrikuntzako Foru diputatu, Saray Zarateren mintzaldia

9:40

Mahai-ingurua: industria-enpresarako erronkak

Joseba Martín – BENTELER AUTOMITIVE

Jorge Serrano – PREOCA

Rubén Otero – TECNALIA

Jorge Tejedor – UPV/EHU

10:40

Interakzioa bertaratu direnen taldeetan

12:00

Jardunaldiaren itxiera. Ramiro González – Arabako Ahaldun Nagusia

12:15 

Kafea-networkinga