[…]"> Webinarra: Aktiboen kudeaketa automatizatua eta informazioaren kontrola - Araba 4.0

Agenda

Aza
BDIHko Industria Robotikako eta Automatizazioko HUBera bisita
15 azaroa, 2021
Zure bezeroen datuetan oinarritutako eskariaren modelizazioa. Aurrea hartu bezeroek beharko dutenari!
30 azaroa, 2021

2021 Aza 30

Webinarra: Aktiboen kudeaketa automatizatua eta informazioaren kontrola

  • Data:

    2021ko azaroaren 30(e)an

  • Lekua:

    Online

  • Antolatzaileak:

    Araba 4.0

Industriaren digitalizazioaren helburua da, konpainian garatzen diren produkzio-prozesuen edo zereginen informazioa kontrolatu ahal izatea, efizientzia maximizatzeko, egoera zehatzak detektatzeko, eta, unean-unean, erabaki egokiak hartzeko aukera errazteko. Soluzio teknologiko jakin batzuk erabiliz, kudeaketa autonomo eta fidagarri bat izango dugu eskura, eta horrek ahalbidetuko digu industria baten puntu guztiak interkonektatzea, produkzio askoz ere adimentsuago, automatizatuago eta eraginkorrago bat lortzeko.

Webinar honetan ikusiko ditugun tresnek digitalizazio horretarako bide ematen dute, baita horri dagokion monitorizazio, analisi eta kudeaketarako bide ere, enpresan garrantzitsutzat jotzen ditugun aktibo eta prozesuei dagokienez: makinak, kontsumigarriak, bezeroen kudeaketa, etab.

Esku-hartzeak:

  • Aurkezpena. Gabriel Uriarte. TECNALIA
  • Federico Sánchez, HIPATIA CONTROL-eko zuzendari gerentea : “Sistema eta prozesuen 4.0 digitalizaziorako soluzioak”
  • Blanca Romero, NATURALVOX-eko zuzendariondokoa: “Bezeroaren arretarako kudeaketa telematikoa optimizatzea”
  • Alberto González de Zarate, GESMATIK-eko gerentea: “NBEen eta kontsumigarrien kudeaketa eta kontrol automatizatua”
  • David Cristóbal Carro, BI & Analytics proiektuen arduraduna TEKNEI-n: “Produkzio-kontroleko datuen ustiapen analitikoa MES sistema batean”

Esku-hartze bakoitzean, enpresetan aplikatutako kasu praktikoen berri emango da, eta amaitzean galde-eskeetarako txanda bat irekiko da webinarrera bertaratzen diren guztientzat.

Izena emateko formularioa bete beharko duzue, eta link bat bidaliko dizuegu, zoom bidez saioarekin bat egiteko aukera izan dezazuen.