[…]"> Zereginen automatizazioa Microsoft Power Automaterekin - Araba 4.0

Agenda

Urruneko proiektuen kudeaketa
10 urtarrila, 2022
Python hastapenak datuen analisia egiteko
17 urtarrila, 2022

2022 ots 22

Zereginen automatizazioa Microsoft Power Automaterekin

  • Data:

    2022ko otsailaren 22(e)an

  • Lekua:

    BIC Araba. Arabako Teknologia Parkea. Albert Einstein kalea, 15. 01510 Miñano

  • Prezioa:

    50€

  • Antolatzaileak:

    Araba Enpresa Digitala

Astean zehar orduak eta orduak ematen badituzu ekintza errepikakor berberak egiten, denbora galtzen ari zara. Prozesu horiek identifikatzeko gai bazara, horiek automatikoki garatzeko aukera ematen dizuten software-soluzioak daude.

 

Horietako bat Microsoft Power Automate da (lehen Flow bezala ezagutzen zena). Power Automate oso tresna indartsua da, eta, horri esker, 500 zerbitzutik gora (Microsoftenak eta hirugarrenenak) hodeian elkarrekin konektatu ahal izango dituzu.

Pentsatu egunero denbora lapurtzen dizuten zeregin horietan. % 100 praktikoa den ikastaro honetan, zeregin horiek pilotu automatikoa jarrita egiten ikasiko duzu eta zure lanaldian leku gehiago izatea lortuko duzu.