[…]"> Zure familia-enpresa bizirik aterako al da aro digitalean? – Araba 4.0

Agenda

Datu Pertsonalen Segurtasunari eta Babesari buruzko IX. Jardunaldiak
urria 31, 2018
Big Data teknologietako espezialista
azaroa 12, 2018

2018 aza 21

Zure familia-enpresa bizirik aterako al da aro digitalean?

  • Data:

    2018ko azaroaren 21(e)an

    -

    2018ko azaroaren 21(e)an

  • Lekua:

    Cámara de Comercio, Industria y Servicios de Álava - C/ Dato 38 - Vitoria-Gasteiz

  • Antolatzaileak:

    Arabako Merkataritza Ganbera

Datorren azaroaren 21ean, asteazkena, Eusko Ganberen Familia Enpresaren Erakundearen XI. Topaketa egingo dugu, eta eraldaketa digitalari helduko diogu, familia-enpresak ber e jarraipena lortzeko aurrez aurre daukan erronka nagusia eta hurbilena dela aintzat hartuta. Eta horretarako beharrezkoa da, hasiera-hasieratik, enpresaren jabea den familiaren konpromiso sendoa eta argia.

Topaketa honen bitartez orientazioa eskaini nahi da, familia-enpresen digitalizazio-estrategia bat abian jartzeko egin beharreko funtsezko urratsen inguruan, nagusiki, familia-enpresaren kultura, estrategia eta talentu digitala aztertuz.

Zatoz eta parte hartu ekitaldi honetan, zure familiako eta zure enpresako beste kide batzuekin batera.

Tel. 945 14 18 00

forodeempresafamiliar@camaradealava.com

PROGRAMA

9:30h: Aurkezpena

José Ángel Corres, Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea

Alejandro Beitia, Eusko Ganberen Familia Enpresaren Erakundeko presidentea

9:40h: Digitalizazioa familia-enpresaren lehiakortasunaren palanka gisa

Joxean Fernández, Ekin Consulting-eko bazkide fundatzailea 

Eraldaketa digitala da familia-enpresak aurrez aurre daukan erronka nagusia eta hurbilena, negozio-aukera berriak identifikatu eta ingurune lehiakorrera azkar-azkar egokitzeko aukera emango diona.

10:20h: Ez zurekin, ez zu gabe: talentuaren kudeaketa eta familia-enpresak

Miguel Ángel Rodríguez Muñoz, Openroom-eko CEO

Negozioen eraldaketa digitala egiteko behar den talentuak ez du zerikusirik azken hamar urte hauetan kudeatu denarekin. Egoera berri honetan talentua lantzeko modua aldatu behar dugu, familia-enpresa baten ezaugarri espezifikoak ere aintzat hartuz.

11:30h: Kaferako etenaldia

12:00h: Zenbaterainoko heldutasun digitala du zure familia-enpresak?

Juan Ramón Campos Blázquez, Stigmergy-ko zuzendaria eta fundatzaileetako bat.

Digitalizazioak garrantzia handia du familia-negozioen bilakaeran eta iraultzan; etorkizun eta eragin handiena duten joeretako bat dela esan dezakegu. Gainera, eraldaketa digitala dakarten teknologia puskatzaileek giza portaeran eta familia-enpresaren itxaropen eta balioetan ere badute eragina.

12:45h: Galderak egiteko txanda

13:00h: Itxiera-saioa