Berriak

Arrakasta-kasuak: Lantek eta makinen erabateko monitorizazioranzko bidea
maiatza 23, 2019
Araba 4.0k webgune ofiziala estreinatuko du LinkedInen
maiatza 30, 2019

Agora TeknoCamp: zientzia eta teknologia haurrei hurbiltzen dizkien udako kanpamendua

Hirugarren urtez jarraian zientzia eta teknologia hurbilduko dizkie Agora TeknoCamp ekitaldiak Arabako haurrei Gasteizen ekainaren 24tik 28ra bitartean egingo den campusean. 

DLHko 5. mailatik DBHko 2. mailarainoko haurrek dibertitzeko aukera izango dute, aldi berean zientzia eta teknologia modu praktikoan ezagutzeko aukerarekin batera. Campusean abentura bat biziko dute, eta teknopista batzuen bidez erronka ugari konpondu beharko dituzte abentura horren barruan, teknologia modu seguruan erabiltzen ere ikastearekin uztartuta.

 Magia dirudi baina fisika da, harrapatzen zaituen kimika, altxorraren bila edo ibilgailu elektriko bat diseinatuz izango dira jardueretako batzuen izena. Eta hori guztia udako campus batean ohiko jokoetarako eta dibertimendurako ere tarteak izango diren aste batean.

Hiriko udako kanpamendu honen helburua haurren zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea da, modu praktiko eta ludiko batean. Adin goiztiarretatik bokazio zientifiko-teknikoak sustatuz, bide batez.

Zenbait erakunderen lankidetzari esker posible da udako kanpamendu hau, eta hor ditugu, esaterako, Arabako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Egibide, Ikaslan Araba eta Innobasque. UPV/EHUko Ingeniaritza Eskola, Egibide-Nieves Cano baita Mendizabala LHIIko instalazioetan garatuko dira jarduerak.

Izena emateko epea, ekainaren 7ra arte

Agora TeknoCampus ekitaldiaren hirugarren edizioak 120 plaza izango ditu, 60 plaza DLHko 5. eta 6. mailetako neska-mutilentzat eta beste 60 plaza LHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat. 

Ekainaren 7ra arte zabalduko da plaza erreserbatzeko epea. Informazio gehiago jasotzeko eta inskripzioak formalizatzeko kanalak www.agora.araba.eus webgunea eta 945 122 198 telefono-zenbakia dira.