Berriak

Bihurtu zaitez Hornidura-kateko kudeaketako 4.0ko SAP kontsultari Arabako Ganberaren master honekin
25 azaroa, 2021
Eman iezaiozu bultzada bat zure karrerari UPV/EHUko Marketin Digital Industrialeko ikastaroarekin
22 abendua, 2021

Aktiboen kudeaketa automatizatuaren eta informazioaren gaineko kontrolaren abantailak

Retail Warehouse full of Shelves with Goods in Cardboard Boxes, Workers Scan and Sort Packages, Move Inventory with Pallet Trucks and Forklifts. Product Distribution Delivery Center.

Industriaren digitalizazioak ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko prozesuen informazioa kontrolatzea ahalbideratzen du.

Asteartean, azaroaren 30ean, Araba 4.0 plataformaren beste webinar bat egin zen. Han ikusi ahal izan genuen industriaren digitalizazioak konpainian ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko garatzen diren prozesu produktiboen edo lanen informazioa kontrolatzea eta egoera zehatzak detektatzea ahalbidetu, eta unean unean erabakirik egokienak hartzen laguntzen digula.

Horretarako, soluzio teknologiko jakin batzuk erabil ditzakegu; horiei esker, industria baten gune guztiak elkarren artean konektatzea ahalbidetuko duen kudeaketa autonomo eta fidagarria eduki ahal izango dugu, ekoizpen askoz adimentsuago, automatizatuago eta eraginkorragoa lortzeko.

Webinarrean digitalizazio hori ahalbidetzen duten tresnak ezagutzeko aukera izan genuen; baita enpresan garrantzitsutzat jotzen diren aktiboen edo prozesuen –hala nola makinak, kontsumigarriak, bezeroen kudeaketa, etab.– dagokion monitorizaziorako, analisirako eta kudeaketarako tresnak ere. Hori guztia hainbat enpresaren eskutik, hala nola Tecnalia, Hipatia Control, Naturalvox, Gesmatik eta Teknei.


Aktiboen kudeaketa automatizatua eta informazioaren gaineko kontrola” webinarra ikusterik izan ez bazenuen, grabatuta ikus dezakezu lerro hauen gainean txertatuta dagoen bideoan.


Sarrera labur bat egin zuen Gabriel Uriartek (Tecnalia), eta Hipatia Control enpresako zuzendari kudeatzaile Federico Sanchezek hartu zuen hitza ondoren; sistemen eta prozesuen 4.0 digitalizaziorako soluzioei buruz hitz egin zuen Sanchezek. “Sei gakotan oinarritzen da industria digitalizatzen laguntzen duen gure Hipalux Factory soluzioa: Datuak denbora errealean, egitekoen automatizazioa, kostuen analisi zorrotza, prozesuen optimizazioa, produktibitatea handitzea eta fabrikazioa adimen artifizialerantz bilakatzea”.

Jarraian, Blanca Romeroren txanda izan zen, Naturalvox enpresako zuzendariondokoa, eta bezeroaren arretarako kudeaketa modu telematikoan optimizatzeari buruz hitz egin zuen. “Hainbat zerbitzutan aplikatu dira hizkuntzaren teknologiak: aisialdian, telefonian, finantza-zerbitzuetan, erakunde publikoetan…”.

Gesmatik enpresako kudeatzaile Alberto Gonzalez de Zaratek, berriz, EPI eta kontsumigarrien kudeaketa eta kontrol automatizatua izan zituen hizpide.  “Makina honekin, eta prozesuak automatizatuta, 11.000 pijama kirurgiko baino gehiago aurreztu da urtebetean, hots, 130.000 €”.

Amaitzeko, Teknei enpresan BI & Analytics proiektuen arduraduna den David Cristobal Carrok hartu zuen hitza: MES sistema batean ekoizpeneko kontrol-datuen analisia nola ustiatu azaldu zigun. “Enpresa batek dituen datu guztiak biltzean, ordenatzean eta interpretatzean oinarritzen da Tekneiren soluzioa. Helburua da erakundeko pertsona guztiek eskura izango duten informazio-eredu bakarra sortzea”.

Araba 4.0 plataformak antolatuko dituen hurrengo ekintzen berri izan nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitter edo LinkedIn sare sozialetan, edo harpidetu zaitez gure buletinera.