Berriak

Araba 4.0 jardunaldia, prestakuntza gaur egungo eta etorkizuneko tresna gisa
11 azaroa, 2019
Honela izan zen Araba 4.0 jardunaldia: arrakasta-kasuak, prestakuntza, talentua eta askoz ere gehiago
19 azaroa, 2019

Araba 4.0 ekimenak talentua eta berrikuntza saritu ditu Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean

David Zamora, “Big Dataren kanalizazioa denbora errealean ETL prozesu baterako banku-sistema batean) lanarengatik, eta Asier Zubizarreta, Sabrina Villena, Ander Basabe, Ander Pinedo eta David Prieto, 4.0 Industriari aplikatutako mantentze prediktiboa” lanarengatik, lehen Araba 4.0 sarietako irabazleak izan ziren.

Araba 4.0 ekimenaren“4.0 industria zure esku” Urteko Jardunaldiaren esparruan, Araba 4.0 Sariak banatu ziren. Arabako unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleen talentua, berrikuntza eta talde-lana saritu nahi da LKSk eta Arabako Foru Aldundiak babestutako sari horiekin.

Araba 4.0 saria – Kategoria: Unibertsitatea

Aurkeztutako bederatzi proposamenetatik, epaimahaiak erabaki zuen Unibertsitate kategoriako Araba 4.0 saria David Zamora Arranz UPV / EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleari ematea, “Big Dataren kanalizazioa denbora errealean ETL prozesu baterako banku-sistema batean” proiektuarengatik.

Open-source izaera ez ezik, epaimahaiak diseinu modularra ere baloratu du bereziki, Docker edukiontziak erabiliz egindakoa. Horri esker, pipeline alorreko teknologiak azkar-azkar ordez daitezke, enpresaren premien arabera.

Gainera, epaimahaiak aipamen berezia eman zien Markel García Gonzalezi batetik, “Industria-makina baten eta haren komunikazioaren simulazioa” lanarengatik, eta Jon Martín Ortizi bestetik, “LUMUNIF” lanarengatik.

Araba 4.0 saria – Kategoria: Lanbide Heziketa

Proposamen guztien artean, epaimahaiak Lanbide Heziketaren kategoriako Araba 4.0 saria eman die Asier Zubizarreta, Sabrina Villena, Ander Basabe, Ander Pinedo eta David Prieto Amurrioko IES Zaraobe BHI Ikastetxeko Mekatronika Industrialeko Heziketa Zikloko ikasleei, “4.0 Industriari aplikatutako mantentze prediktiboa” proiektuarengatik.

Epaimahaiak bereziki baloratu zuen proiektua inguruko industria-enpresekin elkarlanean egin izana eta enpresa horietan benetan aplikatu izana, 4.0 teknologiak aplikatuz haien mantentze-prozesua hobetzen laguntzeko.

Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman nahi izan zien Antonio Lazcoz, Giovanni Vallejo eta Paúl Chamorro ikasleei batetik, “Aplikazio kolaboratibo ziberseguruak” proiektuarengatik, eta Mikel Baz, Sergio Díez eta Dimitri Iugov ikasleei bestetik, “Piezen egiaztagailua” proiektuarengatik.

Araba 4.0 taldeko kideok gure zorionik zintzoena helarazi nahi diegu irabazle guztiei, baita finalista eta parte-hartzaile guztiei ere. Aurkeztutako proiektuek maila bikaina eman dute, Arabako ikasleen talentu handiaren erakusgarri.