Berriak

Aprobetxatu urteari geratzen zaiona, eta prestatu 4.0 teknologietan
urria 3, 2019
Zatoz Araba 4.0 jardunaldira, eta ezagutu Arabako 4.0 industriako arrakasta-kasuak
urria 31, 2019

Araba 4.0 jardunaldia: lurraldeko enpresekin biltzeko eta networking egiteko aukera bat

Araba 4.0 urteko jardunaldian, bertaratzen direnek gainerako enpresa eta erakundeak ezagutzeko eta horiekin networking egiteko aukera izango dute, B2B Bilerei esker.

2019ko azaroaren 15ean, Europa Biltzar Jauregian, Araba 4.0-ren “4.0 industria zure esku” izeneko urteko jardunaldia egingo da. Ekitaldi honetan benetako eta hurbileko hainbat kasu ezagutu ahal izango ditugu, kasu horietan 4.0 teknologien inkorporazioak enpresari erronka bat gainditzen, efizientzia hobetzen edo negozio-aukera berriei heltzen lagundu baitio.

Arabako 4.0 industriari lotutako mota guztietako enpresen esperientziatik ikasteko aukera izateaz gain, jardunaldia lurraldeko eskaintza eta eskariaren bilgune izango da. 

Hain zuzen ere, networkinga indartzeko, harremanak estutzeko eta sinergiak sustatzeko helburuarekin, jardunaldiak matchmaking tresna bat izango du jardunaldira bertaratzen diren enpresa eta erakundeen artean Business to Business (B2B) bilerak antolatzeko.

Araba 4.0 urteko jardunaldiaren bileretan parte hartzeko modua

Araba 4.0 urteko jardunaldiaren B2B bileretan parte hartu nahi duten pertsona eta erakundeek honako urrats erraz hauek egin beharko dituzte:

  1. Alta eman matchmaking tresnan, eta inprimakia zure erakundearen informazioarekin bete.
  2. Behin prozesua osatu ondoren, eta egun batzuk igaro ondoren, zure helbide elektronikoan abisu bat jasoko duzu, eta bertan adieraziko dizute zein erakunderekin bildu nahiko zenukeen aukeratu dezakezula. Pertsona bakoitzak bilera-eskaerak bidali eta jaso ahal izango ditu, eta berari interesatzen zaionaren arabera onartu edo baztertu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak gehienez ere sei bilera antola ditzake.
  3. Tresnaren agenda-atalaren bitartez, programatuta dauden bilerak kontsultatu ahal izango dira.
  4. Bilerak jardunaldia egiten den egunean (2019/11/15) egingo dira, 14:30etatik 16:00etara.

Bileren helburua da lehen harreman bat izatea, eta horregatik aurreikusitako iraupena 10 minutu ingurukoa izango da. 

Araban 4.0 Industriari lotuta dauden beste enpresa eta erakunde batzuekin Business to Business (B2B) bileretan parte hartzeko interesa baduzu, nahiz arrakasta izan duten benetako eta hurbileko kasuak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzatik eta eman izena Araba 4.0-ren urteko jardunaldian.

Zure zain izango gaituzu 2019ko azaroaren 15ean, 9:00etatik 16:00etara bitartean, Europa Biltzar Jauregian!