Berriak

Agora TeknoCamp: zientzia eta teknologia haurrei hurbiltzen dizkien udako kanpamendua
maiatza 28, 2019
Ezagutu Arabako 4.0 Industriaren arloko gradu eta masterren eskaintza zabala
ekaina 14, 2019

Araba 4.0k webgune ofiziala estreinatuko du LinkedInen

Araba 4.0k, Arabako 4.0 Industriari buruzko erreferentziazko plataformak, profil ofiziala estreinatuko du Linkedinen, sektorerako garrantzitsuak diren laguntza, ekitaldi eta informazioak enpresa eta langileengana hurbiltzeko helburuarekin.

Hasiera-hasieratik, Araba 4.0 plataformaren helburua izan da informazioa, prestakuntza eta ezarpena erraztea Arabako enpresen produkzio-ahalmen eta lehiakortasunerako mesedegarri diren teknologia batzuei dagokienez. Horretarako, Araba 4.0 Lantaldea abian jartzeko ekimenez gain, plataforma bat sortzea planteatu zen, sektorerako garrantzitsu diren albiste, ekitaldi eta laguntza guztien elkargune moduan.

Orain arte plataforma horrek hiru hanka zeuzkan (araba40.eus webgunea, newsletter bat, eta Twitterren @Araba40 kontua), baina gaurtik aurrera laugarrena ere badu: Araba 4.0ren webgune ofiziala LinkedInen.

Jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak biltzeko ez ezik, prestakuntza-eskaintza osoa (master eta gradu dualetatik hasi eta arautu gabeko prestakuntzaraino), zibersegurtasuna hobetzeko aholkuak edo gure lurraldean sektorerako antolatzen diren ekitaldi garrantzitsuenetako batzuk partekatzeko ere erabiliko dugu webgunea.

Hori guztia, sare sozial horretan enpresaburu eta langileek beren esperientzia eta aholkuak partekatu eta haien gainean eztabaidatzeko aukera izan dezaten, horrela guztion artean lortzeko Araba eta Arabako enpresak erreferentziazkoak izan daitezela, gero eta lehiakorragoa den merkatu honetan.

Jarraitu Araba 4.0ren webgune ofiziala LinkedInen, eta igo zaitez 4.0 industriaren itsasontzira.