Berriak

Arrakastatsuak izan dira industriako zibersegurtasunari buruzko saio praktikoak
31 urria, 2023
Marketin Digital Industrialeko Unibertsitate Hedapeneko 3. Ikastarorako izena emateko epea zabalik (UPV/EHU)
20 azaroa, 2023

“Araba 4.0rentzako erronka berriak” saio interaktiboak lurraldeko berrogeita hamar bat industria-enpresa inguru biltzen ditu sektorearen digitalizazioaren erronkei buruz eztabaidatzeko

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak itxi zuen jardunaldia.

Azaroaren 16an (osteguna) izan da Europa Biltzar Jauregian Araba 4.0k antolatutako “Araba 4.0rentzako erronka berriak” saio interaktiboa. Arabako industrientzako aro berri batek planteatzen dituen eraldaketa digitalari, jasangarritasunari eta kultura-eraldaketari lotutako erronken konbergentzia aztertzea zen jardunaldi honen helburua.

Arabak 4.0k alderdi horiek modu estrategikoan integratuko dituzten interesguneak eta jarduketa-ardatzak identifikatzeko erronka zuen, bere lider-rolaren barruan. Ekosistemaren agente guztien arteko interakzioa sustatzean datza gakoa, garapen jasangarri eta inklusibo bat lortzeko lankidetza sustatuz.

Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapeneko eta Berrikuntzako zuzendari Saray Zaratek inauguratu zuen jardunaldia, Araba 4.0ko arduradunarekin Gabriel Uriarterekin batera. Enpresei ematen zaien babes irmoa azpimarratu zuen Zaratek, eta eraldaketa-prozesu horretan enpresa horiei laguntzeko tinko ekiten diotela ere azaldu zuen. Berrikuntza Araban sustatzeak duen garrantzia nabarmendu zuen, eta aldaketa hori lankidetzaren bidez gidatzeko duen asmoa adierazi zuen. Gainera, erronken bilakaera nabarmendu zuen, enpresa bakoitzaren premia aldakorretarako egokitzapen etengabea proposatuz. 

Ponentzia mahaia

Araba 4.0ko lantaldeko kidea, Ana Díaz de Zugazua, moderatzaile-lanetan aritu zen mahai-inguru batekin jarraitu zuen saioak, eta bertan izan ziren parte-hartzaile gisa Jorge Serrano, PREOCA Ingurumen Zerbitzuetako bazkide eta zuzendari komertziala; Jorge Tejedor, irakaslea eta ikertzailea UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean; Joseba Martín, giza baliabideak Benteler Automotive sozietatean; eta Rubén Otero, eServices zerbitzuen negozio-arloko zuzendaria Tecnalia korporazioko Industria eta Mugikortasuneko unitatean.

Parte-hartzaileek ingurumenarekin, automozioaren industriarekin, talentuarekin eta joera digitalekin lotutako gaiak jorratu zituzten mahai-inguruan.

Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eman zion amaiera saio interaktiboari, eta bere mintzaldian zera nabarmendu zuen, urgentea dela enpresetako egungo langileak prestatzea aurrerapen teknologikoarekin bat egin dezaten. Azpimarratu zuenez, teknologia eta aldaketak etengabeko bilakaeran daudela kontuan izanda, funtsezkoa da langileak gaitzea prestatuta egon daitezen eta eraldaketetara trabarik gabe egokitu daitezen. Ikuspegi proaktibo baten alde egin zuen Gonzálezek enpresa guztiei laguntza eskaintzeko etorkizun teknologikorantz daramaten ibilbidean.