Berriak

SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza abiarazi dituzte enpresa-proiektuak birfinantzatzeko eta berrikuntza bermatzeko
21 apirila, 2021
Especialízate en “Fabricación Inteligente” o “Mantenimiento vehículos híbridos y eléctricos” con los nuevos postgrados de FP
Espezializa zaitez “Fabrikazio inteligentean” edo “Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanetan” Lanbide Heziketako graduondo berriekin
24 maiatza, 2021

Ezagutu Industria 4.0ren azken joerak Araba Encounter 2021 ekitaldian

Maiatzaren 14an eta 15ean (ostirala eta larunbata) itzuliko da Araba Encounter ekitaldia, Industria 4.0ri eta digitalizazioari buruzko tailer eta hitzaldiz betetako edizio % 100 digitalarekin.

Beste urte batez, eta 8 dira aurtengoarekin, Araba Encounter itzuli zaigu. Softwarea, bideo-jokoak eta hardwarea uztartzen dituen, eta teknologiaren zaleek beren ezagutzak trukatzeko eta mota guztietako ideiekin esperimentatzeko hitzordua.

12 hitzaldi eta tailer baino gehiago emango dira OpenGunean, eta abiapuntu egokia izango da hori. Hitzaldi eta tailer horietako batzuk zuzenean daude lotuta Industria 4.0rekin eta digitalizazioarekin, hala nola Beso robotikoei aplikatutako Adimen Artifiziala edo  IoT eta Adimen Artifiziala, eraldaketa digitala industriaren energia-esparruan.

Irakurri duzuna interesatzen bazaizu, emaiozu begirada bat Araba Encounter ekitaldiko 2021eko edizioaren tailer eta hitzaldiz betetako programari.

Ostirala, maiatzaren 14a

Larunbata, maiatzaren 15a


Egungo egoera kontuan izanda, aurtengo Araba Encounter ekitaldia % 100 online formatuan egingo da. Horretarako, plataforma digitalera eraman da esperientzia osoa: Twitch, eszenatoki birtuala izango dena; Discord, non parte-hartzaileek elkarreragiteko ete beren artean erlazionatzeko aukera izango duten; edo PartyNet, non jarduerak egingo diren.

Hortaz, badakizu, Industria 4.0ren azken joeretan interesatuta bazaude, ostiralean eta larunbatean (maiatzaren 14a eta 15a) hitzordua duzu Araba Encounter 2021 ekitaldiarekin.