Berriak

Ayudas COVID-19 Álava Araba
Arabako Foru Aldundiak lurraldeko eragile ekonomiko nagusiekin, web zerbitzu bat abiarazi du hainbat laguntzekin ETEk eta autonomoek COVID-19 aurrera egin dezatela
2 apirila, 2020
SPRIk Industria Zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa aurkeztu du
24 apirila, 2020

Arabako 4.0 enpresak beren onena ematen ari dira COVID-19aren krisialdiari aurre egiten laguntzeko

Bizi dugun salbuespen-egoera honen aurrean, Arabako 4.0 enpresa batzuek erabaki dute beren ahalegin eta baliabide guztiak jartzea pandemiari aurre egiten laguntzeko.

COVID-19ak eragindako pandemiak eta krisialdiari aurre egiteko neurriek goitik behera aldatu dute enpresa eta herritarren egunerokoa. Egoera horren aurrean, Arabako 4.0 enpresa batzuek (Optimus 3D, Mizar, Inovako edo La GIStería, besteak beste) lanari ekitea erabaki dute, eta beren onena ematen ari dira lehenbailehen normaltasunera itzul gaitezen.

La GIStería-n mapen diseinuan espezializatuta daude, eta Laguntza.eus garatu dute, Alvaro Traperoren laguntzarekin. Online plataforma bat da, eta COVID-19ari aurre egiteko Araban abian jarritako ekimen solidario guztiak mapatzen ari da. Hori guztia, erakunde, enpresa eta herritarrek martxan jarritako ekimenak zabaltzeko eta nabarmentzeko helburuarekin.

Inovako-n, berriz, prototipo bat garatzen ari dira, Adimen Artifiziala duen ikuspen artifizialeko soluzioaren laguntzarekin infekzio-arrastoak detektatzeko COVID-19ak kutsatutako pazienteen erradiografietan. Hori guztia, irudi publikoen gordailuetatik abiatuta eta deep learning eredu baten bitartez. Proiektua hasierako fase batean dago oraindik ere, eta partnerren bila dabiltza, erradiografiak jaso eta datu-basea zabaltzeko.

Fabrikazio aditiboa sanitarioen zerbitzuan

Mizar eta Optimus 3D enpresek fabrikazio aditiboan dihardute, eta Araban erreferentziazkoak dira alor horretan. Oraingoan, makinak lanean jarri dituzte pandemiari aurre egiteko mota guztietako materialak sortzearren. Mizar enpresa 3Dko inprimaketa-teknologia erabiltzen ari da osasun-maskarillak, aurpegi-babesak eta arnasgailuetarako balbulak sortzeko. Gainera, 3Dko inprimaketa bidez fabrikatzeko moduko arnasgailu-prototipo batean ari dira lanean, eta espero dute laster haren ziurtagiria lortzea Medikamentuaren Espainiako Agentziaren eskutik. Anestesisten, internisten eta beste espezialitate batzuetako sanitarioen laguntzarekin garatu dute arnasgailu hori.

Bestetik, Optimus 3D-n beren teknologia eta baliabide guztiak erabiltzen ari dira osasun-zentro eta zaharren egoitzetarako babes-materiala fabrikatzeko. Orain arte, 5.000 aurpegi-babesetik gora fabrikatu dute. Fabrikatzeaz gain, I+Gko zenbait proiektutan laguntzen ari dira: Airbus Madrid-ekin elkarlanean, urpekaritza-maskaretako hodiak egokitzeko ahaleginetan dabiltza arnasgailu gisa erabili ahal izateko, eta HPrekin eta Bartzelonako Leitat Zentro Teknologikoarekin elkarlanean arnasgailu berri bat garatu dute, hurrengo egunetan horren serie-produkzioari helduko diotelarik.


Horiek guztiek aditzera ematen digutenez, pertsonek eta enpresek badugu zer eginik bizi dugun egoera latz honi aurre egiteko.