Berriak

Bind 4.0
Ireki da 4.0 start-upetarako Bind 4.0 azeleratzailera inskribatzeko epea
uztaila 17, 2019
Ferrovial Servicios, Iberdrola, UPV/EHU, KUIKO eta IK4 Azterlan erakundeek beren esperientziak eta ezagutzak partekatzen dituzte 4.0 teknologiak inplementatzeko orduan
urria 2, 2019

Arabako 4.0 eskaintza elkarrekin bildu da esperientzia, erronka eta ideiak partekatzeko

Bilera lehen urrats bat izan zen, Araba 4.0 taldearen eta lurraldeko 4.0 teknologien enpresa hornitzaileen arteko komunikazioa hobetzeko.

Lanerako itzultzea aprobetxatuz, joan den irailaren 11n, asteazkenean, Araba 4.0 taldea Arabako 4.0 teknologien hornitzaileekin bildu zen, zer erronka, kezka eta premia dituzten jakiteko.

Bilkurari hasiera emateko, Pilar García de Salazar Arabako lehen diputatu nagusiordeak hitzaldi labur bat eman zuen, eta 4.0 industriaren garrantzi estrategikoa azpimarratu nahi izan zuen: “Enpresa horiek eskaintzen dituzten teknologiei esker, gure lurraldea efizienteagoa eta lehiakorragoa da merkatu globalean” ziurtatu zuen.

Jarraian, eta Araba 4.0 proiektua labur-labur aurkeztu ondoren, bertaratutako enpresak (50 baino gehiago) dinamika batean murgildu ziren, batetik, aurrez aurre dauzkaten erronka, kezka eta premien argazki moduko bat egiteko, eta, bestetik, zabalkundea eta kontzientziazioa hobetzeko proposamenak biltzeko.

Datorren azaroaren 15ean Europa Biltzar Jauregian izango den Araba 4.0 urteko jardunaldiaren atarikoa izan zen bilkura, azken batean.