Berriak

proteger tu empresa frente a los ciberataques
Hasi zaitez zure enpresa zibererasoen aurka babesten, hiru urrats errazen bitartez
martxoa 13, 2019
Arabako Ganberak urrutiko 4.0 prestakuntzako eskaintza aurkeztu du
martxoa 28, 2019

Arabako 4.0 Industriako Lanbide Heziketa harro ageri zaigu EITBko erreportaje batean

Prestakuntza funtsezko piezetako bat da 4.0 teknologiak inplementatzerakoan, eta Araban eskaintza oso-osoa dugula esan dezakegu, besteak beste Egibide zentroari, Mendizabala Institutuari edo UPV-EHUri esker. Eta hori Teknopolisen azken saioan geratu da agerian. Zientzia- eta teknologia-zabalkundeko programa bat da Teknopolis, eta Iñaki Leturiak aurkezten du igandero, EITBn.

Programa horretan, Egibide zentroan eta Mendizabala Institutuan ikasleak Fabrikazio Gehigarrian, Robotika Kolaboratiboan edo 4.0 industriarako oso garrantzitsuak diren beste zenbait alorretan nola prestatzen dituzten bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen

Maider Arberas irudikapen grafikoko irakaslea da Mendizabala Institutuan, eta, ziurtatu zigunez, “diseinatzerakoan txipa aldatu beharra dago, materiala nondik kendu behar den pentsatu beharrean, materiala non jarri behar den pentsatu beharko dugulako hemendik aurrera”. Iraganean bezala diseinatzeak ez duelako inolako zentzurik, etorkizunean bezala fabrikatu behar duzunean.

Bestetik, Egibideko robotika-irakasle Enrique Estivarizek Robotika Kolaboratiboa zer den azaldu zuen. Hau da, gizakiokin elkarlanean jarduteko pentsatutako robotetan oinarritzen dela eman zigun aditzera. “Robot horiek ez dituzte lanpostuak desagerraraziko; alderantziz, lana arindu egingo dute, errepikatzeko joera murriztuz”, ziurtatu zuenez. Makina horiek etorkizuneko zerbait direla ematen du, baina Mercedes-Benz eta beste hainbat enpresa trebetasun horien jabe diren langileen bila ari dira dagoeneko.

Artikulu honen erreproduzitzailean ez ezik, EITBren webgunean ere ikus dezakezu Teknopolisen programa osoa: Lanbide Heziketa, Industria 4.0rako prest.