Berriak

Araba 4.0k webgune ofiziala estreinatuko du LinkedInen
maiatza 30, 2019
Ikusi Arabako 4.0 Industriaren Lanbide Heziketako eskaintza
ekaina 20, 2019

Ezagutu Arabako 4.0 Industriaren arloko gradu eta masterren eskaintza zabala

4.0 Industriaren arloko prestakuntza-eskaintza zabalari esker, Araba da laugarren industria-iraultzaren erronkei aurre egiteko ondoen prestatutako lurraldeetako bat.

Litekeena da ikasturte gogor baten ostean, ikasleek, eta bereziki Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa egin behar izan dutenek, buruan oporrak baino ez edukitzea, baina ziurrenik beste hainbat buruari bueltaka ibiliko dira oraindik, datorren urtean zer gradu edo master egingo duten erabakitzeko.

Ezbairik gabe, 4.0 Industriarekin lotutako karrerak dira irtenaldi gehien eskaintzen dituen aukeretako bat. Profil horiek eskatzen dituzten enpresen kopurua handituz doa, eta eskariari erantzuteko behar adina profesionalik ez dago.

Sektore horretan ibilbidea egin nahi duten ikasleek 4.0 arloko gradu eta masterren prestakuntza-eskaintza zabala dute Araban:

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradua

EHUko Ingeniaritza Eskolak sustaturik, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulazio praktiko bat da, gure herrialdeko sektore estrategiko gehienetan eta gure ingurunean oso ezarrita dauden arloetan presentzia eta aplikazioa duena, besteak beste, makina-erremintan, automobilgintzan, aeronautikan, robotikan eta mikroelektronikan. Beste zenbait arlotan ere aplika daiteke, esaterako, medikuntzan, nekazaritzan, salgaiak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energiaren produkzioan eta banaketan, etab.

Automobilgintzaren Ingeniaritzako gradua (duala)

Automobilaren sektorea estrategikoa da gure ingurunean eta garrantzitsuenetako bat mundu osoan. Sektorearen sorrerak iraultza ekarri zuen eta katean fabrikatu zen lehenengo produktua izan zen. Gaur egun ere alor horrek marjina zabalak izaten jarraitzen du eskueran dagoen berrikuntzarako (3Dn inprimatutako autoak, auto elektrikoen bilakaera, auto autonomoak) eta bide horretan esku hartzen dute modu aktiboan automozioko ingeniaritzako pertsona profesionalek. 4.0 industriarekin lotutako teknologia asko ikasten dira Gradu honetan. UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolak sustatua. Informazio gehiago.

Gradu Duala Industria Digitalean

Deustuko Unibertsitateak eta Egibidek sustaturik, industria-sareko enpresek digitalizazioaren bidean aurrera daramaten bilakaeran lagundu nahi du gradu honek, lehiakortasun- eta kalitate-mailak hobetuz. Bertan, fabrika adimendunen garrantzia, informatika eta industria-teknologien arteko fusioa eta industriaren esparruko loT deitutakoa aztertzen dira. Informazio gehiago.

Digital Management & ERP: 4.0 enpresaren kudeaketako masterra 

4.0 Enpresaren kudeaketaren arloan gero eta gehiago eskatzen ari dira osagai digital handia duten profil profesionalak, eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak sustatutako master honek gorantz doan eskari horri erantzun bat eman nahi dio. Bi espezialista-ikastarok osatzen dute (300 ordu bakoitzak), eta aldi berean edo bi ikastaro desberdinetan ikas daitezke: ‘Enpresaren Kudeaketa Digitala’ espezialista-ikastaroa eta ‘Enpresa-kudeaketarako sistemak-ERP’ espezialista-ikastaroa. Informazio gehiago.

Geoinformatika eta Analisi Geoespazialeko masterra

UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolak sustatutako «Geoinformatika eta Analisi Geoespazialeko Masterraren» helburua da hainbat jakintza-arlotako profesionalak geoinformazioaren teknologian prestatzea. Testuinguru horretan, teknologia horietako hiru jakintza-oinarriak elkartu dira:

  1. Datu espazialen oinarriak (Big data geoespazialen iturri berriak integratuz).
  2. Haiek kudeatu, aztertu eta modelatzea, Informazio Geografikoko Sistemen bitartez.
  3. Zeregin geoespazialen automatizaziorako eta emaitzen zabalkunderako aplikazioak programatzea.

4.0 Teknologia-aeronautikoetako doktoreen prestakuntza

Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUko Gasteizko Ingeniaritza Eskolak, CTAk eta Aernnova Aerospacek sustaturik, programa honen helburua da Arabako industria-enpresen lehiakortasuna hobetzea, doktore-tesiak egiteko laguntza emanez, kasu honetan, egitura aeronautikoak fabrikatzeko teknologia aurreratuak garatzeko. Horrela, puntako jakintza teknologikoa sortzeko premiari erantzun nahi zaio, Fabrikazio Aurreratua-Industria 4.0ko kontzeptu berria lurraldeko industria aeronautikoari aplikatzeari dagokionez. Informazio gehiago.

Unibertsitate Espezializazioa: Zibersegurtasuna Informazio Sistemetan

Zibersegurtasunean ezagutza sendoa izatea biderik egokiena da informatika eta telekomunikabideekin lotura daukan edozein lan lortzeko.

Unibertsitateko aditu ikasketa hauek Vitoria-Gasteizeko Ingeniaritza Eskolak sustatuak dira eta Euskal Herrian gero eta hedatuago dauden Zibersegurtasunaren arloko enpresa sarea daukate oinarri. Prestakuntza hobetzeko bide dira Industria 4.0 arloan lan egiteko.

Berezko titulu honetarako proposatzen den ikuspegi metodologikoak diseinuan oinarritutako segurtasuna dauka ardatz, Security by Design delakoa, eta hori ezinbestekoa da aplikazio sendo eta babestuak garatzeko. Informazio gehiago.