Berriak

Zer da Business Intelligence?
23 otsaila, 2021
Bideratu Berria 2021, krisian dauden industria-enpresak berregituratzeko eta berrabiatzeko laguntzak
18 martxoa, 2021

Arabako Berrikuntza Irekiko Zentroak digitalizazioa eta industria adimenduna bultzatu nahi ditu

Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro aitzindaria izango du Euskadin, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez 4.0 industria bultzatzeko.

Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta Sormen-transferentziako lehen Zentroa. Proiektu aitzindaria da Euskadin, eta unibertsitate-campusean egongo da, enpresen eta erakunde sozial, kultural, sortzaile eta akademikoen artean sinergiak eta lankidetzak sortzeko. Hori guztia jasangarritasunaren, sormenaren eta digitalizazioaren inguruko proiektu berritzaileak gauzatzeko.

Enpresek lantoki gisa erabili ahal izango dute zentro hori, beren sektore bereko edo beste batzuetako enpresekin batera ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko. Aldundiak espero du proiektu honekin lankidetza-giroa sortzea, Arabaren erronkei aurre egiteko akotariko hainbat gaitasun eta ikuspegi modu adimentsuan konbinatu ahal izateko. “Jauzi kualitatiboa da berritzeko moduan” azpimarratu zuen Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak.

Honako hauek daude lehentasunezko jarduera-eremuen artean:

  • Digitalizazioa eta industria adimenduna.
  • Bioekonomia, elikadura eta osasuna.
  • Mugikortasuna, energia eta klima-aldaketa.
  • Landa-garapena.
  • Kultura eta sormena.
  • Hezkuntza eta talentua.
  • Gizarte-politikak eta zahartzea.

Berrikuntza Irekiko Zentroaren kudeaketa Conexiones Improbables plataformaren esku egongo da, Vital Fundazioarekin elkarlanean. Une honetan, ekimenak eskaintzeko eta lankidetza-sistema abian jartzeko prest dauden enpresa txiki eta ertainak erakarri nahi dira.

Zentroa Miguel de Unamuno kalean egongo da, UPV/EHUko Arabako campusean. Orain arte Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak erabiltzen zuen lekua hartuko du, haren edukia Arabako Artxibo Historiko Probintzialera eramango baita. Guztira, 2.000 m² inguruko eremua izango da, eta honako ekipamendu hauek izango ditu:

  • Coworking-gune bat eta enpresentzako gutxienez zortzi bulego.
  • Laborategi bat, biokimikarako eta mikrobiologiarako ekipamendua duena.
  • 3D inprimaketarako makineria eta erremintak dituen gune bat.
  • Plato bat, soinu- eta grabazio-ekipoak eta auditorioa dituena.
  • Prestakuntza-gelak.
  • Sukalde bat.

Araba Ekinean taldean irrikaz gaude zentro berri horretatik sortuko diren proiektu eta berrikuntza guztiak ezagutzeko.