Berriak

Arrakasta-kasuak: CIE Automotive eta zibersegurtasuna forja-lanetan
4 abendua, 2019
Arabako enpresen % 69k uste dute beraientzat onuragarria izango dela Industria 4.0a iristea
22 urtarrila, 2020

Arabako Foru Aldundiak 2020ko “Álava Innova” eta “Araba ekinean” programen epeak ireki ditu

Álava Innova” programara aurkezteko epea 2020ko martxoaren 31n amaitzen da, eta “Araba Ekinean” programara aurkezteko epea 2020ko otsailaren 28an.

Aurten ere Arabako Foru Aldundiak “Álava Innova” eta “Araba ekinean” laguntza-programetarako izena emateko epea ireki du. Bi ekimen horiekin proiektu berritzaileak garatu nahi dira eta Arabako produkzio-sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta hobetzen lagunduko duten enpresa berriak sortu nahi dira.

 Álava Innova 2020

Álava Innova 2020” programaren bitartez Arabako Foru Aldundiak berrikuntzari laguntza eman nahi dio, erakundeei dirulaguntzak emanez enpresen lehiakortasuna hobetzen duten ekintzak sustatzeko.

Laguntza gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten, euren egoitza Arabako lurralde historikoan duten eta honako gai hauei lotuta dauden proiektuak egingo dituzten enpresei dago zuzenduta: 4.0 Industria (Zibersegurtasuna, Big data, errobotika kolaboratiboa, eta abar.), berrikuntza produktuan edo zerbitzuan (zerbitzu berriak edo hobetuak), produkzio-prozesuetan (metodoen garapena edo egokitzapena), antolaketan (estrategia korporatibo eta/edo antolaketa-egitura berriak) eta marketinean eta merkatuetan. Dirulaguntzak kanpo-gastuen % 50eraino, barne-gastuen % 20 eta inbertsioen % 10 estaltzen du.

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2020ko martxoaren 31ko 14:00ak arte irekita egongo da. Interesatuta daudenek “Álava Innova 2020” programari buruzko informazio guztia aurkitu dezakete honako hauetan: laburpen-fitxa edo Arabako Foru Aldundiaren webgunea.

Araba Ekinean 2020

Bestalde, “Araba Ekinean 2020” programaren helburua da Araban enpresa berrien sorrera sustatzea, lurraldearen modernizaziorako, dibertsifikaziorako eta lehiarako hobekuntzarako laguntzen duten erakundeei dirulaguntzak emanez.

Enpresa berriak sortzeko proiektu berritzaileei edo gehienez ere bi urteko antzinatasuna duten enpresei zuzenduta dago, eta % 60ra arteko dirulaguntza lortu dezakete honelako gastuetan:

  • Merkatu- eta/edo bideragarritasun-azterlanak.
  • Proiektuari lotuta dauden txosten, azterlan eta aholkularitza tekniko espezifikoak.
  • Prototipoen diseinu eta eraikuntzatik eratorritako gastuak.
  • Patenteen, homologazioen, erabilgarritasun-ereduen eta marka komertzialen eskaera, emate eta erregistrorako hasierako gastuak.
  • Ikastaro tekniko espezifikoetara bertaratzea.
  • Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
  • Azoketara bertaratzeko bidaiak.
  • Softwarea eta hardwarea oro har eta garapen edo aplikazio informatiko espezifikoak erostea.
  • Beste inbertsio eta ibilgetu batzuk, lurrak, eraikinak eta ibilgailuak izan ezik.

Betiere gastuak laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren ondoren eta 2020ko abenduaren 21a baino egin badira.

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2020ko otsailaren 28ko 14:00ak arte irekita egongo da. Interesatuta daudenek “Araba ekinean 2020” programari buruzko informazio guztia aurkitu dezakete honako hauetan: laburpen-fitxa edo Arabako Foru Aldundiaren webgunea.


Araban 4.0 industriari lotutako albiste, ekitaldi eta laguntza guztien berri izan nahi baduzu harpidetu Araba 4.0 buletinera edo jarrai iezaguzu honako hauetan: Twitter eta LinkedIn.