Berriak

Arabako 4.0 Industriako Lanbide Heziketa harro ageri zaigu EITBko erreportaje batean
martxoa 14, 2019
Arrakasta-kasuak: Caype eta 4.0 biltegia
apirila 5, 2019

Arabako Ganberak urrutiko 4.0 prestakuntzako eskaintza aurkeztu du

4.0 Industriak berekin dakartzan teknologia eta prozesu berriek lanpostuak eguneratzea eskatzen du, baita langileen ezagutzak eguneratzea ere. Hortaz, makina berrietan ez ezik, langileen prestakuntzan ere inbertitu beharra dago.

Horregatik, Arabako Ganberaren eta BeJoben ÁlavaDigital 4.0 ikastaroak gure lurraldeko prestakuntza-eskaintzara bildu izana berri pozgarria da benetan. Industria berriaren aldeko apustu bat da, eta ikasleei aukera ematen die Big Datan, Zibersegurtasunean, Eraldaketa Digitalean, Pythonen, Javan eta funtsezko beste arlo batzuetan prestatzeko

Zazpi arloren barruan 38 ikastaro daude guztira, bakoitza bere zailtasun-mailarekin eta gai-zerrendarekin. Ikasleek aukeran dute ikastaro bat zehazki edo arloko ikastaro guztiak egitea.

Araba 4.0 webgunean bildu ditugun beste ikastaro batzuk ez bezala, Arabako Ganberak eskainitako ikastaroak urrutitik egin daitezke, autoikaskuntzako (ikasleak bere erritmoan egiten du ikastaroa) eta tutoretzapeko modalitateetan. Bi kasuetan, Alcaláko Unibertsitateko Fundazio Orokorrak ziurtatzen ditu programaren ikastaroak.

Interesatuta bazaude, sartu berehala ÁlavaDigital webgunean, ikastaro bakoitzaren programa osoa ikusteko eta izena emateko.