Berriak

Especialízate en “Fabricación Inteligente” o “Mantenimiento vehículos híbridos y eléctricos” con los nuevos postgrados de FP
Espezializa zaitez “Fabrikazio inteligentean” edo “Ibilgailu hibrido eta elektrikoen mantentze-lanetan” Lanbide Heziketako graduondo berriekin
24 maiatza, 2021
Ezagutu Enpresa 4.0ren azken joerak UPV/EHUk antolatutako Uda Ikastaro honetan
2 ekaina, 2021

Arabako hiru startupek beren 4.0 soluzioak aurkeztu dituzte Digital Enterprise Show-ean

E-process Med, Data Value Management eta Osane Consulting Arabako startupak Digital Enterprise Show-era gonbidatu zituzten, beren 4.0 soluzioak erakusteko.

Digital Enterprise Show erreferentziazko ekitaldi nagusietako bat da eraldaketa digitalaren munduan, eta joan den maiatzaren 19ko edizioan Arabako hiru startupek hartu zuten parte, beren proiektuak inbertitzaile, Venture Capital eta enpresa liderren aurrean aurkezteko. Aukera ezin hobea izan zen Arabako Parke Teknologikoan egiten ari diren lana ezagutzera emateko.

Hasteko, Daniel González izan genuen gurekin, Osane Consulting zibersegurtasunean espezializatutako enpresatik, eta bere proiektua aurkeztu zuen Digital Enterprise Show-era bertaratu zirenen aurrean: “Zibersegurtasunaren arloan, pertsona eta erakundeen mugikortasunean segurtasuna bermatzen duen metrika bat dugu helburu” ziurtatu zuen.

Bestetik, Borja Balpardak azaldu zigun Data Value Management enpresan Big Data-ren inguruan egiten ari diren lana: “Retail alorreko etorkizuneko eskaria aurreikusten dugu, datua ustiatuz behar den logistika eta stockak optimizatzeko”.

Azkenik, Sebastián Armijosek e-Process med proiektuaren balio-proposamena laburbildu zigun: “Baimen informaturako tresna digital bat jartzen dugu pazienteen eskura, egin beharreko ebakuntza azaltzeaz gain, haien sinadura blockchain bidez bermatzen duena”.

Abangoardiako elkargune bat

Digital Enterprise Show ezinbesteko hitzordu bat da, mota guztietako startupentzat eta eraldaketa digitalaren alorrean diharduten enpresentzat. B2B elkargune bat, non abangoardiako teknologiak eta lehen mailako hizlariak uztartzen diren enpresen helburuak lortzeko eta erronka eta premiei aurre egiteko.

Bertaratu zirenek inspiratzeko aukera izan zuten teknologia-maila handiko 300 enpresatik gora bildu zituen erakusketa global baten eskutik, arrakasta-kasuetatik ikasiz, negozio-eredu berriak ezagutuz edo estrategia digitalen inplementazioari eta lidergoari buruz eztabaidatuz.