[…]"> “Araban Zu Zero” klima-kalkulagailua Boli Kostaraino hedatu da -

Berriak

Industria Digitala 2023 laguntzak martxan daude jada
16 martxoa, 2023
Alt hazinnova 2023
Hazinnova 2023 laguntzak eskatzeko epea ireki da
19 apirila, 2023

“Araban Zu Zero” klima-kalkulagailua Boli Kostaraino hedatu da

Joan den urtearen amaiera-aldera, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzak Araban Zu Zero ekimena jarri zuen abian, Garapen Jasangarrirako 13. Helburuaren “Klimaren aldeko ekintza” talde eragilearen bidez eta beste laguntzaile batzuekin batera, hala nola Arabako Foru Aldundia edo Egibide. Ekimen honetan, klima-kalkulagailu batek arabarrei zuzendutako galde-sorta baten bidez jasotzen ditu hainbat datu. Datu horiekin bilatzen den helburua zera da, herritarrek jakin dezatela zenbateraino laguntzen duten beren eguneroko ohiturek klima-aldaketaren aurkako borrokan, eta, horrekin batera, beren aztarna murrizteko aholkuak jasotzea.

Proiektuak beste pauso bat eman du aurten. Hiru mila parte-hartze baino gehiago izan ditugu. Parte-hartze horiek arabarren ohiturak erakusten dizkigute objektiboki aztertu beharreko 5 kapitulutan: mugikortasuna, kontsumoa, hondakinak, ura eta energia, eta oraingoan mugak gainditu ditu ekimenak. Izan ere, Garapen Jasangarrirako Helburu horretako kide baten lankidetzari esker, https://www.empreinteclimatique.org/ , zeinak ICLI Lankidetzarako Ingeniaritzako GKGEarekin lan egiten duen, Boli Kostaraino iritsi da kalkulagailua herrialde horren ingurumenaren gaineko ekintzen inpaktua ere kalkulatzeko bertako errealitatera egokitutako antzeko erreminta batekin.

Emaitzak eta konparazioak

Bi kalkulagailuetatik ateratako datuek alde handiak erakusten dituzte. Arabako biztanleko karbono-aztarna urtean 5.000 kg CO2 da, eta Afrikako herrialdearen batezbestekoa, aldiz, urtean 540 kg CO2 da, alde oso nabarmena.

Bizimodua oso desberdina dela uzten du horrek agerian, eta klima-aldaketari aurre egiteko baliabideak ere oso desberdinak direla. Horrela, aldaketa batzuk eragiten ari da klima-aldaketa Boli Kostan, hala nola askoz ere indar handiagoko fenomeno meteorologikoak, itsas mailaren igoera, baliabideen gainustiapena edo produktibitate gero eta gutxiagoko lurrak, besteak beste.

Elkarrengandik ikastea

Haatik, programa honekin, egoera horri aurre egiteko lurralde bakoitzak erabiltzen dituen teknikak ikasi daitezke.

Boli Kostari dagokionez, WAREN ideia nabarmentzen da, besteak beste, non hainbat lagunek taxi bat partekatzen duten helmuga berera iristeko, bidaiatzeko modu jasangarri gisa. Azpimarratzekoa da, halaber, tokiko merkatuetan erosteko edo janari kantitate albait gehien aprobetxatzeko bolikostarrek duten ohitura. Aitzitik, Arabak alde handia kentzen dio Afrikako herrialdeari hondakinak bereiztearekin zerikusia duen guztian.

Araban, mugikortasunean kontzentratzen da hobekuntza-marjina handiena, auto pribatuaren gehiegizko erabileraren ondorioz, baita energia-sorkuntzan ere, kalkulagailuak jasotako datuen arabera.

Horregatik guztiagatik, Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzak ohitura batzuen eraldaketa bultzatzen jarraitzen du, bizimodu jasangarriago bat izatea lortzeko. Zure aletxoa jartzen hasi nahi baduzu, kalkulagailurako linka utziko dizugu hemen.