Berriak

Kit Digitala programako enpresen digitalizaziorako laguntzak eskatzeko epea irekita dago jada
15 martxoa, 2022
Arrakasta-kasua: EGA Solutions-ek muntaketa-prozesuaren trazagarritasun-sistema bat garatu du ITP Aero-rentzat
1 apirila, 2022

Arrakasta kasua: 4.0 Enpresaren Kudeaketa Masterra, aitzindaria EAEn, UPV/EHUren apustua Araban

Unibertsitatearen, enpresaren eta erakunde publikoen arteko elkarlana industriaren 4.0 kudeaketan, eraldaketa digitalean eginiko apustu gisa 

Digitalizazioa enpresa lehiarako gakoa den testuinguru batean, non inoiz baino handiagoa den bultzada politiko eta instituzionala maila guztietan («Kit Digitala» programak bakarrik 3.000 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan), UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Arabako Atalak apustu egin du kudeaketa digital aurreratuari buruzko graduondoko prestakuntzaren alde, koherentzian STEM munduarekin eta digitalizazioarekin lerrokatzeko haren apustu estrategikoarekin.    

Ia ehun profesional trebatu dituzten lau edizioren ondoren, 2022ko urrian hasiko da “Digital Management & ERP: 4.0 Enpresaren kudeaketa” masterraren 5. edizioa, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren finantzaketak lagunduta. Prestakuntza modular honek enpresaren eraldaketa digitalean beren ekarpena egiteko gai izango diren kudeatzaileen eskaera gero eta handiagoari erantzun nahi dio, unibertsitatearen, enpresen eta erakunde publikoen arteko lankidetza estuan oinarrituta.  

Master honetan lantzen dira, besteak beste, informazioaren kudeaketa eta datuen babesa, negozio digitalaren ereduak, Business Intelligence eta IT delakoek enpresa kudeaketan eskaintzen dituzten aukerak, marketin digitala eta neuromarketina, kapital intelektualaren kudeaketa edo enpresa kudeaketako sistemak (ERP), eta hori guztia gure inguruko enpresek gure ikasleei eskaintzen dizkieten 4.0 esperientziekin batera, kudeaketari lotutako jakintza arloetatik nahiz diziplina teknikoetatik datozen ikasleak. 

Esperientzia horietako batean, masterraren hiru enpresa laguntzailek parte hartu dute, eta proiektu horren funtsa da METAPOSTAk, OREKA IT aholkularitza enpresa teknologikoak sortutako SAP konektore bati esker, MERCEDES-BENZ enpresarentzat garatu duen online kutxa gotor segurua, langileen nominen eta beste dokumentu batzuen bidalketa digitalizatzeko. Horri esker, kudeaketa azkarrago eta seguruago bat lortzen da, eta urrats bat egiten da «paperik gabeko bulegoaren» ideian, beharrezkoak ez diren joan-etorriak murrizten dituena eta GIHekin lerrokatzen dena.   

Gainera, urtez urte eguneratuz doan graduondoko prestakuntza hau osatu egiten da, bai Industria Marketin Digitaleko prestakuntza espezifiko batekin, bai UPV/EHUko Uda Ikastaro batekin, helburu gisa zera duena, agerian uztea digitalizazioak eta informazioaren teknologiek enpresa-lehian duten garrantzia.

Eraldaketa digitalaz dihardugunean, ohikoa da aipatzea planta adimendun eta interkonektatuak, industria prozesu automatizatuak, sentsorika eta makinen monitorizazioa, eta 4.0 Industriari lotutako ezin konta ahala baliabide. Horixe dio, adibidez, Arabako Ganberaren «4.0 Industria Araban» txostenak (2022), zeinaren arabera enpresen % 6-11k soilik duten digitalizazio estrategia espezifiko bat marketin / management arloetan, eta, aldiz, ehuneko hori % 61ekoa den produkzio arloan.  

Nolanahi ere, industria enpresa bat produkziora mugatzen ez den modu berean, digitalizazioa ere ez da mugatzen industria prozesura. Eraldaketa digitaleko prozesuan, ezin dira alde batera utzi enpresaren administrazioan eragiten duten funtzio eta zeregin guztiak; hau da, erakundeen baliabide baliotsuena den informazioaren kudeaketari eragiten diotenak. Are gehiago orain, non sortzen den edo eskura dagoen informazioa inoiz baino ugariagoa, ezinbestekoagoa eta beharrezkoagoa den.   

Aurrean dugun erronka da antolakuntza eraginkorrak lortzea, informazioaren kudeaketaren ikuspegitik (informazio finantzarioa, komertziala, energetikoa, ingurumen arlokoa, pertsonen informazioa, industria eta teknologia prozesuena, etab.), barne nahiz kanpo informazioa, informazio eguneratu, bete, fidagarri eta segurua.  

Eta informazioa bada enpresa baten input garrantzitsuena, pertsonak dira haren baliabide baliotsuena eta erabakigarriena, ezinbesteko agenteak, alegia, hobekuntzak ekarriko dituzten aldaketak eragin, aztertu, baloratu eta proposatzeko. 

Informazio gehiago.


Sinatzailea:

Dr. Miguel Ángel Peña Cerezo
miguelangel.pena@ehu.es
Vicedecano de Prácticas y Calidad – Praktiken eta Kalitatearen Dekanordea.
Facultad de Economía y Empresa, Vitoria-Gasteiz, Ekonomia eta Empresa Fakultatea