Berriak

Arrakasta kasua: 4.0 Enpresaren Kudeaketa Masterra, aitzindaria EAEn, UPV/EHUren apustua Araban
22 martxoa, 2022
Industria 4.0k Araban pandemiaren ostean izan duen bilakaerari begira
13 apirila, 2022

Arrakasta-kasua: EGA Solutions-ek muntaketa-prozesuaren trazagarritasun-sistema bat garatu du ITP Aero-rentzat

EGA Solutions-ek ITP Aero-rentzat garatutako proiektu berritzaile horrek “Quality Innovation Award” nazioarteko saria irabazi du.

Trazagarritasuna gero eta garrantzitsuagoa da mota guztietako industria-prozesuetan, bereziki ITP Aero-k (Rolls-Royce taldea) egiten dituen pieza aeronautikoen fabrikazioaz ari garenean. Ildo horretan, EGA Solutions-en produkzioa optimizatzeko eta tresna aurreratu eta seguruen eragiketetan oinarritutako sistema arrakasta-kasu bat dela esan dezakegu, eta, horrez gain, “Quality Innovation Award” nazioarteko saria irabazi du.

Hegazkin-motoreetako piezen mekanizatua muntatzeko prozesurako trazagarritasun integraleko sistema horrek, ekosistema teknologiko eskalagarri, malgu eta jasangarri bat zabaltzen du, eragiketen eta efizientzia ekonomikoaren ikuspegitik. Lerro hauen gaineko bideoa ikus dezakezue, sakonagotik ezagutzeko.

Proiektu berritzailea da, beste zenbait sektoretarako (automozioa, eolikoa edo trenbideak, esaterako) eskalagarria eta/edo erreplikagarria ere badena , eta sektore horiek hasiak dira jada sistema berritzaile horrekiko interesa erakusten, kalitatezkoak ez diren kostuak izugarri jaistea ahalbidetzen duela aintzat hartuta. ITP Aero-ren kasuan, EGA Solutions-ek garatutako sistemaren instalazioak 4 hilabeteko ROI bat (inbertsioagatiko itzulkina) izan du.

EGA Solutions oraindik ezagutzen ez dutenentzat, ingeniaritza-enpresa bat da, 4.0 Industriarako “giltza eskura” soluzio malgu eta pertsonalizatuak ematen dituena. Mota askotako proiektuak garatzen dituzte, RFID eta ikusmen artifizialeko teknologia bidez tresna eta inbentarioak kudeatzeko sistemekin hasi eta produkzio-plantetako aktiboen geolokalizazioraino.