Berriak

Bihur zaitez aditu 4.0 logistikan Arabako Ganberak emango duen ikastaro honekin
1 uztaila, 2021
Erabakiak hartzeko prozesuan datua txertatzen
27 iraila, 2021

Arrakasta-kasuak: BIKAR eta 4.0 kudeaketarako jauzia abas ERP-ren eskutik

BIKAR-ek bere entrega-epeak murriztea lortu du, baita tailerra hobeto kontrolatzea eta antolamendu egituratuagoa edukitzea ere, 4.0 kudeaketara egindako jauziari esker.

BIKAR euskal enpresak 30 urtetik gora darama fluidoen tratamendurako osagai, multzo eta ekipo-ondasunen fabrikazioan lanean. Orain gutxi 4.0 industriarako jauzia egin dute, abas ERP inplementatzearekin batera. Kudeaketa software bat da, eta beren kudeaketa-prozesuak hobetu eta optimizatzeko aukera eman die.  

Trebatze-garaia amaiturik, prozesu bizkorragoak eta gardenagoak edukitzea lortu dute:

  • Entrega-epeak murriztea.
  • Tailer-kontrola (Datu-eskuratzea plantan).
  • Antolamendu egituratuagoa: malgutasun kontrolatua.

Abas-i esker, jakintza langileei helaraztea lortu dugu, horietako bakoitzak badaki une oro zer egin behar duen eta noiz” ziurtatzen du Juan Antonio Bernal BIKAR Expansion Joints enpresako gerenteak. “Lehen genuen ERPa oso modu oinarrizkoan erabiltzen genuen, eta, inolako jakintzarik ez genuenez, ezinezkoa zen fabrikazioaren barruan erabiltzea.

Laneskuaren kostua funtsezkoa den mundu batean, ERP berria iristeak aukera ematen du jakintza departamentu guztietara eramateko, modu efizientean gainera. Informazioa langileen artean partekatzen da orain, eta horri esker langileek lan-faseak kudea ditzakete, eta ordena produktiboena zein den eta zenbat denbora duten ikus dezakete, finean, entrega-epeak laburtzea eta prezioak jaistea lortzeko. “Egituratuagoak izatea eta antolamendu askoz ere eraginkorrago bat izatea ahalbidetu digu”, ziurtatu du Bernalek.

Etengabe aldatzen ari den sektore batean, BIKAR-ek berrikuntza bultzatuko du, abas ERP-rekin konektatutako eta robotizatutako zelulak txertatuz Industria 4.0 proiektuaren esparruan.