Berriak

Arabako Ganberak urrutiko 4.0 prestakuntzako eskaintza aurkeztu du
martxoa 28, 2019
Jakin ezazu zein diren Arabako Ganberak internazionalizazio-fasean dauden 4.0 enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak
apirila 12, 2019

Arrakasta-kasuak: Caype eta 4.0 biltegia

Ia 50 urteko historia izanik, Caype erreferentziazko enpresa bihurtu da bere sektorean eta baita Gasteizko hirian ere.

Bulego-materiala saltzeko eta zigiluak fabrikatzeko saltoki gisa hasi zena, urteak igaro ahala eraldatuz joan da bezeroen premietara egokitzeko eta produktu eta teknologia berriak barne hartzeko. Ahal den guztia eginez gero eta lehiakorragoa den merkatu horretan, bulego-materialaren merkatuan nabarmenak izaten jarraitzeko. Bereziki internet iritsi denetik aurrera.

Pickingetik hodeira

65.000 erreferentzia baino gehiago eta eskari kopuru handia izanik, Caypek mota guztietako soluzio digitalak inplementatu ditu bere lan-kargaren kudeaketa eraginkorragoa eta malguagoa lortzeko.

“Azken urteotan ikusi dugu gure bezeroek nahiago dutela eskari txikiagoak eta maizago egin euren stocka murrizteko, eta horregatik gure jarduna berrasmatu egin behar izan dugu eskariei kalitatea galdu gabe erantzun ahal izateko”, adierazi du Caypeko logistika arduradun Ritxar Peredak.

Erreferentzia gehiago eskaintzeko eta, gainera, hori modu arinagoan egiteko, konpainiak 4.0 teknologiak inplementatu ditu, adibidez picking bertikaleko biltegiratze automatizatuko sistema bat, espazio berean produktu gehiago biltegiratzeko gai dena, edota erreferentziak agortzeko zorian daudela detektatzen duenean eskari automatikoak egiteko gai den ERP bat.

Eta hori ez da azken urteotan eguneratu duten azpiegitura logistikoaren alderdi bakarra. Caypen Cloud Computing deitutakoa ere bereganatu dute, bere zerbitzariak nahiz bere bezeroekiko eta eskari-plataformarekiko (B2B) interkonexioa hodeira migratuz.

4.0 teknologia horien laguntzari esker, Caypek aldi berean eskaini ditzake hurbileko zerbitzua, neurrira egindako soluzioekin, eta oso prezio lehiakorra duten produktuen katalogoa.

Bi alderdi horiek funtsezkoak dira ia 50 urteko ibilbidearen ondoren merkatuan nabarmenak izaten jarraitzeko.