Berriak

Basque Digital Innovation Hub Konexio 2020 laguntza-programarako epea ireki da
23 iraila, 2020
CONAMA 2020 biltzarrak 4.0 industriako proiektuak bilatzen ditu, ingurumenarentzat onuragarri direnak
15 urria, 2020

Arrakasta-kasuak: Cegasak 3Dko inprimaketa bere baterien garapenerako nola darabilen ikusiko dugu

Análisis y Simulación enpresako Raúl Vélezek azalduko digu, 2019ko Araba 4.0 Jardunaldi honetan, nola lagundu dioten Cegasari 3Dko inprimaketa eta fabrikazio gehigarria beren bateriak kargatzeko prozesuan ezartzeko lanetan.

Aurrerapen teknologikoen eraginez kostuak merkatu egin dira azken urte hauetan, eta horri esker gero eta gehiago dira fabrikazio gehigarria beren produkzio-prozesuetan txertatzen ari diren enpresak. Nola prototipoak garatzeko, hala serie txikiak eta beren tresneria fabrikatzeko.

Cegasa enpresak, adibidez, 85 urte daramatza energia-metatze elektrokimikoko ekipamenduen fabrikazio eta garapenean: pila industrialak eta litiozko bateriak, eta ospea lortu du, oso-osorik Europan fabrikatuta dauden abangoardiako eta kalitatezko produktuak sortzen dituelako.

Urte batzuetan kanpo-hornitzaileengana jo ondoren, Análisis y Simulación enpresara jo zuten, 3Dko inprimaketako makina bat erosteko. Harrezkero, fabrikazio gehigarria funtsezko tresna bihurtu da bateriak garatzeko aurrera daramaten prozesuan.

3Dko inprimaketa bateriak garatzeko erabiltzea

 “Bere garaian, Análisis y Simulación enpresak proposatzen zigun soluzioa hautatu genuen, 3ntr-ko A2 ekipamenduarekin egindako zenbait pieza probatu ondoren. Guk prototipoak egin nahi genituen, eta haiek aholku eman ziguten guretzat egokiena zen teknologiaren inguruan eta erabilera gehigarrien inguruan, gu bila genbiltzan erabilera nagusiaz aparte” ziurtatu zuen Iban Vesga Cegasaren I+Gko kideak.

Raúl Vélezek azaldu zuenez (Análisis y Simulación), makina ezarri ondoren Cegasak 3Dko inprimaketa erabili du prototipoak egiteko, baina beste hainbat gauzatarako ere:

  • ABS materialezko bateria-karkasen prototipoak egiteko, horrela produktuaren garapen-epeak murriztearren.
  • PCBetarako euskarrien diseinuak baliozkotzeko.
  • Langileen zeregina errazten duen soldadura-tresneria sortzeko.
  • Beren erabilerarako piezak egiteko, programazio-interfazeetarako euskarri pertsonalizatu gisa.

Eskerrik asko Raúl Vélezi (Análisis y Simulación) eta Cegasari, Araba 4.0 Jardunaldian arrakasta-kasu hau partekatzeagatik!