Berriak

CONAMA 2020 biltzarrak 4.0 industriako proiektuak bilatzen ditu, ingurumenarentzat onuragarri direnak
15 urria, 2020
Abierto el plazo de inscripción para los concursos de datos abiertos de Euskadi
23 urria, 2020

Arrakasta-kasuak: La Rioja Alta-ko upelak higienizatzeko zelula robotizatua

2019ko Araba 4.0 Jardunaldian, Hipatia Control Inteligente enpresako Óscar Garayk eta La Rioja Alta SA Taldeko Ángel Barrasak azaldu ziguten, upategiko upelak automatikoki higienizatzeko zelula robotizatu bat nola diseinatu eta ezarri duten.

1890ean sortu zenez geroztik, La Rioja Alta SA Taldea etengabe aritu da kalitate handiko ardoak egiteko lanetan, eta horri esker arrakasta eta errekonozimenduak jaso ditu, estatuan eta nazioartean. Urteak aurrera egin ahala taldea hedatuz joan da: Torre de Oña, Aster edo Lagar de Cervera upategiak bereganatu ditu, eta, une honetan, 250 langiletik gora dauzka. Hori guztia, kalitatearen aldeko konpromisoari eta mahats propioa erabiltzeari esker.

Gure enpresa oso tradizionala da, eta oso harro gaude horregatik”, adierazi zuen Ángel Barrasa La Rioja Alta SA Taldeko kontseilari delegatuak, 2019ko Araba 4.0 Jardunaldian, “eta, ardoa egitea nahikoa erraza bada ere, mendeak baitaramatzagu ardoa egiten, kalitate bikaineko ardoa egitea ez da hain erraza”.

Gero eta datu eta parametro gehiago dauzkagu ardoaren gainean; gabeziak, ordea, ezin daitezke artifizialki ordeztu, gehigarriak erabiliz. Upategi ospetsuek eta kontseilu arautzaileek esplizituki debekatzen dute hori. Horregatik, prozesuak eraldatzea da kalitate hobeko ardoak egiteko modu bakarra, eta hor sartzen da 4.0 teknologien erabilera.

4.0 berrikuntza industria tradizionalenetako batean

La Rioja Alta SA Taldekoak, beren upelen garbiketa eta higienizazioa automatizatzeko konponbide baten bila zebiltzan, ardoari nahi gabeko ñabardurak dakarzkion “Brett” izeneko legamia deuseztatzearren. Prozesua urtean bi aldiz egin behar da, taldeak dauzkan 30.000 upel baino gehiagoan.

“Bretta” sor ez dadin, upelak higienizatu behar ditugu ura eta lurruna 55 graduan erabiliz, 5 minutuko sakonerarekin, 5 minutuan”, adierazi zigun Barrasak, “arazoa zen urtean 60.000 aldiz egin behar genuela hori, eta horregatik Hipatiara jo genuen, soluzio automatizatu baten bila”.

Hipatia Control Inteligente enpresan zelula robotizatu bat proposatu genuen, “eta soluzio horrek iraultza txiki bat ekarri du, produktibitatea, kalitatea eta segurtasuna hobetzea ekarri duelako berekin”, Óscar Garay Hipatiako zuzendari nagusiak adierazi zuenez. Orduko 30 upeleko gaitasuna dauka, eta guztiz monitorizatua dago denbora errealean (grafikoak eta alarmak). Gainera, zerbitzari batera transferitzen ditu datu guztiak, webgune bidez ikusi ahal izateko.